Miotako Bidelapurrak da hirugarren finalistea
2019-05-13 08:29 BertsolaritzeaMaiatzaren 25ean jokatuko da Bizkaiko Taldekako Txapelketearen finala, Abadiñon.
Errigoitin jokatu zan, barikuan, 2019ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Hortaz, maiatzaren 25eko finalean kantauko daben taldeak zeintzuk izango diran jakin dogu. Errigoitiko saioko irabazle Miotako Bidelapurrak eta lehendik sailkatuta egon diran Tronperrieta eta Koipelustre's egongo dira azken saioan.
Hiru saio antolatu zituen barikuko finalaurrekoan, Errigoitiko beste horrenbeste lekutan. Finalaurrekoetako talde bakotxak saio bitan hartu eban parte, eta puntu guztiak batuta, Miotako Bidelapurrak izan zan onena, eta, hortaz, finala jokatuko dauena. Beste talde biak Zahar-alive eta Akerbeltzeko antxumak izan ziran.
Maiatzaren 25eko finala bertsolaritzearen jai handia izango da, egun osoko egitaraua antolatu dabelako Abadiñon. Goizeko 10:00etan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako idatzizko finala hasiko da, eta 11:30ean, bat-batekoa. 13:30ean sari banaketea egin eta gero, bazkariaren ordua izango da (txartelak salgai dagoz 10 euroan).
Taldekako finala arratsaldean izango da, 17:00etan, Abadiñoko probalekuan, Tronperrieta, Koipelustre's eta Miotako Bidelapurrak protagonista dirala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!