Turismo Gastronomikoaren V. Mundu Foroa oraintsu amaitu da Donostian

Bizkaie! 2019-05-08 08:15   Jan edanak

Txekiar Errepublikako DINIFY startup-a izan da irabazlea.

Ondorio nagusiak azaldu eta turismo gastronomikoari buruzko startup-entzako lehen mundu txapelketako irabazlea hautatu ondoren, amaitu da Turismo Gastronomikoaren V. Mundu Foroa, Turismoaren Mundu Erakundeak (TME) eta Basque Culinary Center-ek antolatutakoa. 84 herrialdetako 600 lagun baino gehiago batu dira foroan.

Bost startup finalistek (Italiako ARB, Espainiako ARTHYLEN, Israelgo BITEMOJO, Txekiar Errepublikako DINIFY eta Japoniako GINKAN) TMEren estrategiara eta turismo gastronomikoak garapen jasangarriko helburuei egiten deutsen ekarpenera ondoen egokitutako proiekturik barritzaileenak aurkeztu ditue.

Txekiar Errepublikako Dinify izan da startup irabazlea, jatetxeei menuak hainbat hizkuntzatan emoteko plataforman oinarritutako proiektu bati esker. Horren bidez, bidaiariek euren hizkuntzetan egin ahal izango ditue eskaerak.

Hona hemen Turismo Gastronomikoaren V. Mundu Foroaren ondorio nagusiak:

- Marko instituzional egokia sortu behar da kalidadezko enplegu inklusiboa sustatzeko politika berezien eta turismo gastronomikoko personak eta profesionalak baloretako kulturearen bitartez.

- Curriculumak egokitu eta turismo gastronomikoari buruzko prestakuntza eta gaikuntza-programak sortu behar dira. Horretarako, inspirazino-iturri izango dira turismo-lekuko balio-kateko eragileei zuzendutako konpetentzia personal eta profesionalak, lurraldeetako turismo gastronomikoa garatzearen onurak handiagotzeko gako legez identifikau diranak. Hori guztia tokiko kudeatzaileen, hezkuntza-instituzinoen eta enpresen arteko lankidetza estuagaz egin beharko da.

- Talentua sortzeko, garatzeko, erakarteko, kudeatzeko eta atxikitzeko programak sustatzea, eta profil profesional estrategikoak lekuko turismo gastronomikoaren ekosisteman parte hartzen daben enpresetan eta erakundeetan txertatzea, etenbarik ikastea eta konpetentziak garatzea bermatzen dan bitartean.

- Tresna egokiak eukitea ekintzailetza ahalbidetzeko eta proiektuak sustatzeko, gaitasun eraldatzailea eta inpaktu onuragarria izango dabenak turismo gastronomikoko enpresetan eta lekuetan. Barrikuntzearen aldeko kulturea sortzea sektorean, startup-ak bizkortzeko programak, ekintzaileentzako bekak, finantza-babeseko programak eta bestelakoak sortuz, besteak beste, gastronomiaren eta elikadurearen sektoreko eragileakaz, enpresa eragileakaz eta erreferentziazkoakaz eta ekosistema akademikoagaz lankidetzan.

- Balioa sortzea lurraldeetako eta toki-komunidadeetako turismo gastronomikoaren garapenean parte hartzen daben eragile guztientzat. Turismo gastronomikoa indartzea lekuetako jasangarritasunean aurrera egiteko eta Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan laguntzen jarraitzeko, batez be, zortzigarrenean: enplegua sortzea, hazkunde ekonomikoa eta tokiko kulturearen eta produktuen balorizazinoa sustatzeko helburua dauena.

TMEk eta Basque Culinary Center-ek (BCC) antolatu dabe foro hau, eta hurrengo edizinoa Brujasen, Flandrian (Belgika) izango da. Nazinoarteko 40 adituk turismo gastronomikoak enplegua sortzeko eta ekintzailetzea sustatzeko dituen eragina eta ahalmena aztertu eta landu ditue, baita etorkizunean haren potentziala zelan handitu be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu