Maider Altunak irabazi dau Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketea
2019-05-08 08:22 BertsolaritzeaBigarren kanporaketea gaur, maiatzak 8, izango da, Durangoko Kurutziaga ikastolan, 17:00etan.
Bart jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako lehenengo kanporaketea; guztira, hamabi gaztetxu oholtzaratu dira Deustun jokatutako saioan.
Puntu gehien batu dituana Arrigorriagako Maider Altuna izan da.
Ondokoak izan dira parte-hartzaileak: Mikel Arrate, Maider Altuna, Amaiur Atxa, Gerizeti Zubiaurre, Hegoi Larrazabal, Iker Portillo, Oier Mendiolagoitia, Koldo Villanueva, Maddi Izaola, Urko Iurrebaso, Zaloa Garate eta Maddi Iturrieta.
Gai-emoile lanetan Etxahun Lekue ibili da, eta epaileak Leire Etxebarria, Miriam Juaristi eta Ander Txakartegi izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak:
- Maiatzaren 8an, 17:00etan, Durangoko Kurutziaga ikastolan.
- Maiatzaren 13an, 16:30ean, Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan.
- Maiatzaren 15ean, 17:00etan, Getxon, Erromoko kultur etxean.
Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta ganerako lau bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Abadiñoko probalekuan. Finaleko egunean egongo dan bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!