Munduko Fermentistak Iruñean batuko dira, I. Fermentazino Jaialdian

Bizkaie! 2019-05-07 08:40   Jan edanak

Hitzordua, maiatzaren 22tik 26ra izango da.

Azken urteotan, fermentazinoaren inguruko gaiak, bai sukalde mailan, bai zientifikoan, sortu dauen interesa hazi egin da. Zientziak eta gastronomiak bat egin dabe elikagai fermentatu probiotikoak gure bizitzetara ekarteko. Errealidade hau zabaltzeko helburuagaz Europako Lehenengo Fermentazino Jaialdia antolatu da, NISHIME (Barbazan apezpiku kalea, 6) sukalde eskolan egingo dana, maiatzaren 22tik 26ra, hain zuzen be.

Nerea Zorokiainek, fermentogile nafarra eta NISHIME eskolako buru danak, egunotan azaldu ditu zehetasun guztiak kazetarien aurrean eta aukerea izan dabe gosari probiotiko, fermentau naturalak eta elikagai freskoak probetako.

Aukera bikaina izango da topaketa honeetan zaletu desbardinak batzeko, arlo honetan mundu mailan adituenak datozela kontuan hartuta, aintxinako sukalde praktika eta etorkizun oparoa dauen gai honetan ezagutu edo sakontzeko.

Elikagai fermentatuak probiotikotan aberatsak dira. Azken 20 urteetan, zientziak argi azaldu deusku mikrobiota anitz batek gure osasuna era natural batez babesten dauela. Gero eta gehiago dira osasuna era natural batez hobetu nahi daben personak.


Topaketara mundu mailako erreferenteak datoz:

- Sandor Ellix Katz: AEBtik jatorkuna. Berak idatzi ditu gaztelerara itzuli izan diran gaiaren inguruko hainbat liburu, ezagunena El arte de la fermentación, arlo honetako liburu sagradutzat daukaguna, hain zuzen be. Fermentazinoaren aktibistatzat dauka bere burua.

- Kirsten & Christopher Shockey: fermentazinoaren inguruan hainbat liburu idatzi dituen bikote estadubatuarra, han hasi ziran euren negozioan elikagaiak fermentetan. Egun, arlo hau erakusten dabe eskola eta tailerretan.

- Nerea Zorokiain Garin: Fermentacion, crea recetas saludables, sencillas y transformadoras liburuaren idazlea. 15 urte daroaz fermentetan maila partikularrean. Liburua idatzi ebanetik, gai hau sustatzen dau nazio eta mundu mailako ikastaro eta hitzaldietan.

Era berean, Jordi Dalmau (kombutxa), Helenka Santos, Olaia Blanco eta Jorge Pastor be hemen izango dira

Bost egun honeetan, 55 ordu baino gehiago emongo dira berbaldietan, sukalde gela bi, konferentzia gelea eta fermentetako behar dozun materiala topetako denda bat...


Egitaraua:

Maiatzaren 22an:

18:00 Topaketen aurkezpena fermentautako produktua probetako aukereagaz, eta parte-hartzaileei ondo etorria.
19:00 Fermentazinoaren kulturea. Hizlaria: Sandor Ellix Katz.


Maiatzaren 23an:

10:00 – 14:00 Nerea Zorokiainen eskutik ikastaroa Fermentazinoa begetalakaz.
16:00 – 22:00 Sandor Ellix Katzen eskutik ikastaroa: Fermentazino basatia.
19:00 Berbaldi-tailerra Helenka Santosen eskutik Urezko kefirra.
20:30 Dohako fermentatuak probetea.


Maiatzaren 24an:

11:00 - 12:00 Nerea Zorokiainen eskutik ikastaroa: Asiako fermentazinoak.
16:00 – 22:00 Sandor Ellix Katzen eskutik ikastaroa: Edari fermentatuak.
17:00 – 18:00 Berbaldi-tailerra, Monica Fernandez Espai & Senyren eskutik.
19:00 – 20:00 Berbaldia Kirsten Shockeyregaz: Fermentatuak eta osasun digestiboa.
20:30 Asiar fermentauen dohako probetea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu