Badator Bizkaiko Eskolarteko Txapelketea

Bizkaie! 2019-05-06 10:49   Bertsolaritzea

Maiatzaren 7an izango da lehenengo kanporaketea Deustun, Bidarte kultur gunean, 17:00etan.

Bihar Deustun izango da, Deustuko Bidarte Kultur gunean, lehenengo saioa, 17:00etatik aurrera; guztira lau kanporaketa jokatuko dira eta finala Abadiñon izango da maiatzaren 25ean.

Lau kanporaketa jokatuko dira:

• Maiatzaren 7an: Deustun, Bidarte kultur gunean, 17:00etan.
• Maiatzaren 8: Durangon, Kurutziaga ikastolan, 17:00etan
• Maiatzaren 13an: Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan, 16:30ean.
• Maiatzaren 15ean: Getxon, Erromoko kultur etxean, 17:00etan.

Saio bakotxean parte hartzen daben bertsolarietatik, lauk aurrera egingo dabe.


Finala, Abadiñon

Kanporaketak jokatu ostean, zortzi bertsolari pasauko dira finalera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Abadiñoko probalekuan, Bizkaiko Taldekako finalagaz batera. Egitarau zabala egongo da egun horretan:

• 10:00etan: Eskolarteko idatzizko finala frontoian.
• 11:30ean: Eskolarteko bat-bateko finala.
• 14:30ean: Bazkaria: frontoian.
• 17:00etan: Bizkaiko Taldekako finala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu