Backyard Babies, Sex Museum eta The Bronson Bay datoz Bermeora

Bizkaie! 2019-05-03 13:55   Musikea

Bay of Biscay jaialdia garagarrilaren 26tik 28ra egingo dabe.

Aldaketak dakarz aurten Mundaka Fest jaialdiak. Batetik, izena aldatu dau, orain Bay of Biscay da; bestetik, Bermeora eroango dabe agertokia. Baina musikearen aldeko apustuari eutsiko deutsie, eta oholtzara igongo daben beste hiru talderen barri emon dabe antolatzaileek: Backyard Babies, Sex Museum eta The Bronson Bay dira.

Lehendik be, izen handiko taldeak euki ditu iragarrita 2019ko Bay of Biscay festibalak. Besteak beste, Rufus Wainwright, Caravan Palace, Fuel Fandango, Anita Parker, Mon Laferte... dagoz zerrendan. Laster emongo dabe ordutegi zehatzen eta DJ Seteko parte-hartzaileen barri, egitaraua behin betiko zarratzeko.

Backyard Babies laukote suediarra taldearen esentzia eta energia topau ondoren bueltan da eta Euskadin zuzeneko bakarra emongo dabe. 30 urtetik gorako ibilbidea eta hit handiak esku artean, gurean dana emoteko prest etorriko dirala ziurtatu dabe antolatzaileek.

Sex Museumek hiru hamarkadako ibilbidea dauka. Aldaketa txiki baina jarraien bidez, Espainiako  underground panoramako erreferente bihurtu dira. Musseexum da euren azken lana eta riff, distorsino, garage eta psicodeliaz beteriko doinuak eskainiko ditue.

The Bronson zaragozarrak publikoari funk & soul estiloak hurreratzen deutsiez. Eurek izentautako Spaghetti Funk estilo bereziak jantzarako groove onena eskaintzen dau. Euren abestiak zein bersinoak joten ditue.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu