Abadiñoko Koipelustre's taldea finalerako sailkatu da

Bizkaie! 2019-05-02 09:10   Bertsolaritzea

Finala maiatzaren 25ean izango da Abadiñon bertan.

Martitzen iluntzean Far Westeko Bertsolariak eta Kopielustre´s taldeek jokatutako finalaurrekoan Durangaldeko taldeak irabazi eban.

Abadiñoko gaztetxean jokatu zan aurtengo Taldekakoko lehenengo finalaurrekoa Enkarterri/Ezkerraldeko Far Westeko Bertsolariak taldea eta Abadiñoko Koipelustre's taldeen artean. Giro ederrean jokatu zan saioa Abadiñoko gaztetxean, eta alde estuagaz bada be, etxeko taldeak finalerako txartela irabazi eban.

Finala maiatzaren 25ean izango da Abadiñon bertan. Finala erabagiteko, beste finalaurreko bi geratzen dira:

- Maiatzaren 3an, Mungiako Errota gaztetxean, 20:00etan: Tronperrieta (Durango eta Iurreta) eta Taket (Mungia).

- Maiatzaren 10ean, Errigoitin: Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein), Miotako bidelapurrak (Berriz-Elorrio) eta Zahar-alive (Busturialdea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu