Hemen da Akitania barria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko sormen koreografikorako sustapena
2019-05-02 08:32 KultureaAtalak 2.0 proiektuak sorkuntza koreografikoa dau oinarri.
Abian da Atalak 2.0 proiektua. Aurten guztiz barrituta dator sorkuntza koreografikoak oinarri dituan programea. Egonaldietan koreografoak esperiementazinoan sartuko dira eta erronka barriak topauko ditue. Hori dala eta, aste biko iraupena daben sorkuntza laborategiak egiten dira Atalak 2.0 programan, izan be, denpora hori beharrezkoa dabe sortzaileek eta jantzariek bilaketa koreografikoetan sakontzeko. Sorkuntza laborategietan prozesuak hartzen dau garrantzia.
Atalak 2.0 proiektuak, ganera, 2019-2020 tarterako barrikuntzak dakarz
Jantzaz buru dauen Atalak 2.0 mugaz haraindiko proiektuak Donostia Kultura, CCN Malandain-Ballet Biarritz, Tabakalera, Gipuzkoako Jantzagunea, Azkuna Zentroa, Vitoria-Gasteizko Antzerki Sarea eta Baluarte Fundazinoa ditu bazkide. Atalak 2.0 programeak aste biko iraupeneko sorkuntza laborategiak dakarz Akitania Barria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko koreografo eta sortzaileentzako, 8 eta 12 jantzariz osotutako taldea beren esku jarrita. Egitasmoak sorkuntza koreografiko garaikidea eta Euroeskualdeko profesionalen arteko hartu-emonak sustatzea ditu helburu.
Ikerketea eta entsegua dira Atalak plataformearen ezaugarriak. Ekimen horren bidez, Jantzazek sorkuntza koreografikoko mikroprozesuak bideratzen ditu eta horreek narratiba artistiko garaikideak ikusleen esku ixten ditue.
Atalak ekimenak aste beteko egonaldi batean Jantzazeko jantzariakaz egoteko Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko sei sortzaileei aukerea emoten deutse. Euren proiektuek bozgorailu bat izango dabe bazkideek osotzen daben zabaltze-sareari esker.
Aurtengo gonbidatuak ondokoak dira: Iñaki Azpillaga jantzari eta koreografo donostiarra (Wim Vandekeybus belgiarraren konpainian sormen-laguntzailea), Matxalen Bilbao (Euskadiko koreografoen artean, ibilbide luzeenetarikoa dauena), Edu Muruamendiaraz (Aukeran konpainiako koreografoa, sortzailea eta zuzendaria), Blanca Arrieta gasteiztarra (jantzaria, koreografoa eta zuzendaria Ciento Cincuenta Cuerdas konpainian), Carmen Larraz naparra (pedagoga eta koreografoa Dinamo Danza konpainian), eta Thierry Martinez frantsesa (jantzaria eta koreografoa Suediako Norrdans konpanian eta Bartzelonako Ramon Olleren Metros konpainian)
Espazio, denpora eta hartu-emon sare handiagoa
Atalak 2.0 proiektuan parte hartzen daben jantzariek egoera ezbardinetara moldatzeko erraztasunak eskaintzen ditue. Edade, nazionalidade, hizkuntza eta gorputz hizkuntza ezbardinak bat egiten dabe bertan. Atalak 2.0 programako sortzaileentzako erabat aberasgarria da hori. Horregaitik, aste biko iraupena daben sorkuntza laborategiak egiten dira Atalak 2.0 programan. Sorkuntza laborategietan prozesuak hartzen dau garrantzia.
Atalak 2.0 programeak koreografiaren munduan lehen pausuak emoten dabizen sortzaileak ditu erdigune eta talde sorkuntzea ardatz dabe laborategiek. Taldean ibiltea jantzarientzako eta koreografoentzako erronka handia da, izan be, baliabide ekonomikoak tarteko, jantzearen zirkuitoan gero eta gatxagoa da jantzari talde bat osotu eta sortze prozesuan barruratzeko aukerea izatea.
Atalak 2.0 proiektuak Kanpo begien laguntzinoa eskaintzen deutse koreografo eta jantzariei, hau da, koreografiaren sektoreko eta antzerkigintzako adituen laguntzinoa. Sorkuntza laborategia koreografoakaz alkarlanean sortzen da.
Era berean, egitasmo honek sortzaile eta jantzarien arteko network-erako sarea eratzea ahalbidetzen dau eta proiektuko bazkideak be sare horretan parte hartu leikie, sorkuntza laborategietarako idea barriak proponiduta eta alkarlanean proiektua aberastuta. Horrek guztiak, Euroeskualdeko inguru ezbardinetako adituak hartu-emonetan egotea ahalbidetuko dau eta inguru bakotxeko sorkuntza koreografikoen kalidadea handiagoa izango da.
2019ko sorkuntza laborategiak eta erakustaldiak
Apirilan jantzari taldea Myriam Perez Cazabon buru dauen sorkuntza laborategian sartu da. Atalak 2.0 laborategian jantzarien mobimentuetan sakondu nahi dabe, egoera emozionalen igorle bilakatu daitezan. Personak ikusi nahi ditut oholtza gainean eta ez mobimentuen interprete hutsak. Jantzariak jantzan egin behar ez dauenean zer pasetan dan aztertu nahi dot, nor ezkutatzen dan koreografiaren atzean. Isiltasuna eta mobimentu eza nabarmentzen diran eszenak zaindu nahi ditut, azaldu dau Myriam Perez Cazabon koreografoak.
Vals de un Funeral-Mutu piezea inspirazinoa dauen sorkuntza-proposamena da. Pieza hori Myriam Perez Cazabonek estreinau eban 2018ko maiatzaren 6an. Mutu-k hiru pasarte edo komunikazino gune eszenaratzen ditu eta, bertan, isiltasunak hartzen dau berbearen esanahi osoa. Emozinotrukea eta personen arteko alkar ulertzea keinu txikienaren bidez gauzatzen da, batez be, begiradearen bitartez.
Sorkuntza laborategian landutakoa ondorengo leku eta egunetan ezagutzeko aukerea izan da: apirilaren 23an, Malandain Ballet Biarritzen, apirilaren 24an, Gipuzkoako Dantzagunean (Errenteria), apirilaren 25ean Nafarroako Museoan (Iruña) eta apirilaren 26an Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan (Donostia).
Bagilean, Atalak 2.0 programearen barruan egingo dan sorkuntza laborategiak, Larrua proiektua hartuko dau Tuterako Gaztambide Antzokian bagilaren 10etik 21era. Jantzazeko jantzariak Jordi Vilaseca eta Aritz Lopezen gidaritzapean izango dira egun horreetan. Sorkuntzea datorren bagilaren 21ean egongo da ikusgai Tuterako Gaztambide Antzokian (20:30); bagilaren 24an, Gipuzkoako Dantzagunean (Errenteria 14:00); 25ean, Malandain Ballet Biarritzen (19:00); 26an, Azkuna Zentroan (Bilbo); 27an, Félix Petite Antzokian (Vitoria-Gasteiz) eta 28an, barriz, Tabakaleran (Donostia 20:00).
Azkenik, 2019. urtea, Martxel Rodriguez koreografoa buru dauen sorkuntza laborategiak zarratuko dau Gipuzkoako Dantzagunean, abenduaren 2tik 13ra bitartean.
E
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!