Irati Alcantarillak irabazi dau Plazatik Gaztetxera
2019-04-30 08:02 BertsolaritzeaMikel Iturriotzen kontra jokatu eban buruz burukoa.
Debako Gaztetxean jokatu zan zapatuan Plazatik Gaztetxera bertso sariketako finala, Topatu atariak jakitera emon dauenez. Egun osoko jarduna euki eben sei finalistek, saioa goizean hasi eta iluntzean amaitu zalako. Tartean, bazkari ederra egiteko tartea be hartu eben, jakina.
Finalista guztientzako ariketak amaitu eta gero, Irati Alcantarilla eta Mikel Iturriotz pasau ziran buruz buruko atalera. Azkenean, bigarren postuagaz konformau behar izan eban Iturriotzek. Sari nagusia, beraz, Irati Alcantarilla urruñarrak irabazi eban. Txapela beharrean, ogi handi bat emon eutsien.
Beste lau finalistak honeek izan ziran: Ane Beloki, Aner Peritz, Oier Etxeberria eta Oihana Arana. Saioaren ostean be, jaiak aurrera egin eban Debako Gaztetxean, han batutakoen kantu eta bertsoei esker. Bertso saioari esker, egun guztian jentez lepo egon zan gaztetxea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!