Lekeitio 'Haratzago', lemea eta abestia prest
2019-04-29 15:21 Euskerea berbagaiLekeitio Haratzago (Bideoklipa).
2019ko maiatzean egingo dan Ibilaldiaren leloa Haratzago da; leloa sortzeko hausnarketan hasi ziranean otu jaken ikastolea bere sorreratik beti Haratzago joan dala, sasoiak kontuan izanda, beti Haratzago. Ikastolea aitzindaria izan da, gure bidea egiteko beharrezkoa dalako jarrera hori.
Sortze garaian, euskerea zan helburu nagusia, etorkizunean herri euskalduna izateko beharrezkoa ikusten zan umeak ikastolan hazi eta eduketea. Gaur egun be, ikastolan euskeraz bizi gara, euskaldun eleanitzak trebatzen, izan be, hezkuntzeari jagokonez, historian aurrerakoia eta konprometidua izan da.
Azkue Lekeitioko Ikastolea beti izan da aitzindaria: ikastolea izan zan lehenengoa euskeraz erakusten, neskak eta mutilak gela berean nahasten, hezkuntza eleanitza sustatzen, beste herri batzuetako ikasleeakaz alkartrukeak egiten, IKTak erabilten, eta orain, konfiantzearen pedagogia txertatzen.
Bidean, hezkuntza proiektu propioa landu dogu: komunidadearen ongizatea lehenesten dauen eredua. Hortik datoz, era berean, azken denporan egindako apustuak: kirol eskaintza hegemonikoetatik aparteko eskolaz kanpoko ekintza sorta zabala, KIVA programea, jantoki ekologiko eta autogestionatua, Ume Hezkuntzako ordutegi malguak, kanpoko espazioaren berdiseinua...
Ibilaldia 2019
Brankaz hasi ginen Azkuen, geurera dzanga eginez,
buruaz eta eskuez, olatuak eraginez.
Ibilbide ibilaldi, ikastolaren ibilgu,
bidelagunen ugera, adibide darabilgu.
Muga zaharrak bota dira, berririk ez da eraiki,
mundura eta herrira, nahi garelako ireki.
Ginen gara, ziren gagoz, haratzago doaz datoz
Bazen bada, dira dagoz, haratzago goaz gatoz
Zabal gaitezen urruti, helmuga ez da ikusten
ta saiatu gertukoa, haratzago erakusten.
Hara, begira ze altxor, dugun bertatik bertara
eskutik eskura dator, uretatik lurretara.
Ekinez iritsi gara, orain eta hemen gaude
garena garatu, geure gero baten jabe.
Ezberdinak izaeraz, jatorriz izenez hitzez
harro bizi gura dugu, gure altxor anitzez.
Libre sortzea gurari, sentitu, zaindu ta ekin
besteena ezagutu, norberarena hitz egin.
Jausi barik egin jauzi, hazitik hasten da hezten
hasi ezik esan ezin, ikasiz ez denik hazten
Didar ozenean zehar
irribarra dugu ipar
etor zaitez elkar hartuz
gaurtik indar egin bihar
Lekeitio Haratzago (Bideoklipa)
Musikea: Aritz Elordieta (Toki) eta Yon Figueroa.
Berbak: Xabat Galletebeitia.
Kolaborazinoak:
1- Iker Lauroba(Lauroba).
2- Jorge Sanchez (Etsaiak, Desira)
3- Yon Figueroa (Drakken).
4- Axular Arizmendi (Nahixan).
5- Joseba Iturraspe (Mconac).
6- Joseba Gereduz (Sustrajah band).
7- Maria Laka (Drunk Smile).
8- Auo (Etsaiak).
9- Babou Tiord (Gunflow).
10- Aritz Toki (Etsaiak, Parasma)
11- Eñaut Elorrieta (Ken 7).
12- Alex Sardui (Gatibu, Exkixu).
13- Zuriñe Hidalgo (Hesian).
14- Iker Figeroa (Sustrajah band).
15- Aimar Beato (Lekitxoko banda).
16- Unax Mendiguren (Ikaslea).
17- Alina Izagirre (Ikaslea).
18- Malen Ugarteburu (Ikaslea).
19- Irati Zendoia (Ikaslea).
20- Urko Madarieta (Ikaslea).
Grabazinoko teknikaria Axular Arizmendi izan da, Mutrikuko AME estudioan.
AZ Visual Mediak produzidutakoa.
- Zuzendaritzea: Mikel Alberdi.
- Edizinoa: Mikel Alberdi eta Mikel Serrato.
- Kameralariak: Ibai Zangitu, Jon Ander Alberdi, Mikel Serrato eta Mikel Alberdi.
- Zuzendari fotografikoa: Ekaitz Zilarmendi eta Mikel Alberdi.
- Produkzinoa: Lara Diez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!