Herri Urrats, maiatzaren 12an, Senperen

Bizkaie! 2019-04-25 08:03   Euskerea berbagai

LK logoari jagokonez, eleka (elekatu = mintzatu = berba egin) dago oinarrian



1984tik, Herri Urrats, Senpereko lakuaren inguruan egiten dan jaia da baina ez da jaia bakarrik, ikastolen eguna baino. Alkarretaratze honetan Euskal Herri osoko milaka lagun batzen dira Ikastolen eredua ospatzeko, euskal kultureari atxikimendua erakusteko eta euskereari zor jakon lekua aldarrikatzeko.

Herri Urrats jaiaren etekinei esker Seaskak 31 ikastola, 4 kolegio eta lizeo bat edegi ditu. Ikastolen federazinoaren parte diran ikastolen eraikinen garapena eta mantenua ziurtatzeko erabilten dira Senperen lortzen diran irabaziak. Aurten Baionako Kolegioa eta Lizeoa dira helburu.

LK logoari jagokonez, eleka (elekatu = mintzatu = berba egin) dago oinarrian.

LK: Aurten, Seaskak 50 urte ospatuko ditu. L, 50 da erromatarrez eta K letreak, euskeraz plurala adierazoten dauenak, ikastolea gero eta gehiago eta ikasle gero eta gehiago dirala adierazo nahi dau.

LK: LK dira Lizeo eta Kolegio berbe lehen letrak. Aurten Herri Urratseko etekinak proiektu bi honeek laguntzeko erabiliko dira: Estitxu Robles Kolegioko barrizte lanak eta Bernat Etxepare Lizeoko handitze lanak.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.


Seaskaren sarhitza

Azken urteetan legez, Seaska eta Frantses gobernuaren arteko hartu-emonen termometroa izango da Herri Urrats aurten be. Baina, aurtengo Herri Urratsek, ez dau ikastolen sukarra bakarrik azaleratuko, Ipar Euskal Herriko Euskerazko hezkuntza sistema osoa baita Frantses Hezkuntza Ministeritzearen jomugan.

Ikastolen eta murgiltze ereduaren erantzun ona ikusirik, azken urteetan hainbat esperimentazino abiatu dira eskola publiko eta pribatuetan. 30 eskola baino gehiagotan murgiltze ereduari buruzko lehen urrats batzuk emon ditue 3 eta 4 urteko umeei eskolak oso-osoan euskeraz emonez. Zenbait lekutan 5 urtera arte luzatu dabe esperimentazinoa. Baina murgiltze eredu integralera heltzeko, esperimentazinoa lehen maila osora zabaldu behar da, kolegiora eta lizeora be. Eta euskerea, klaseko hizkuntza izateaz gan, klase orduetatik kanpoko hizkuntzea izan behar da, aire hartze eta kantinetan.

Esperimentazinoa zabaldu eta indartu ordez, azterlariek aholkatu daben legez bezala, Frantses Gobernuak atzera egin nahi dau. Hezkuntza ministroak postuak ukatzen deuskuz eta Jacqueline Gourault ministroak eskola publikoetan murgiltze eredua antikonstituzionala dala dino. Ez gaitezen nahastau, murgiltze eredua suntsitu nahi dau Frantses Gobernu jakobinoak, esperimentazinoak geldituz publikoan (17tik ez daitezen 20ra pasau) eta ikastolei garapenerako postuak ukatuz. Errektoradutzeagaz negoziaketak abiatu ditugu. Guk 25 postu behar ditugu, baina Errektoradutzeak 5 besterik ez ditu ezarri mahai gainean. Errektorea dogu parean, baina Pariseko jakobinoen itzala sentiduten dogu danen gainetik.

Pariseko eraso barri honi, herri oso batek erantzun behar deutso. Alde batetik, herritarren mobilizazinoari esker dozenaka milaka herritar izanez Herri Urratsen. Eta bestetik, hautetsien mobilizazinoari esker. Jean-René Etxegarairi, parlamentariei, departamendu eta Akitaniako ordezkariei dei berezia egiten deutsegu Ipar Euskal Herriko hezkuntza sistemea defendidu deien, euren herria defendidu deien.

Paxkal Indo (SEASKA)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu