Euskerea eta euskal kulturea erakusteko bost irakurle hautatzeko deialdia zabalik

Bizkaie! 2019-04-17 12:40   Euskerea berbagai

Eskaerak aurkezteko epea apirilak 18an zabalduko da eta maiatzaren 17an zarratu.

Nazinoarteko bost unibersidadetan euskerea eta euskal kulturea erakusteko irakurle barri bana hautatzeko deialdi publikoa zabaldu dau Etxepare Euskal Institutuak. Datorren ikasturtean hasiko dira eskolak emoten hautatutako personak, ondorengo unibersidadeetan: Alemanian, Berlingo Freie eta Frankfurteko Goethe Unibersidadeetan, Irlandan Corkeko Unibersidadean, Polonian Poznango Adam Mickiewicz Unibersidadean eta, azkenik, Japonian Tokioko TUFS Unibersidadean.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 18an amaituko da (barne), eta eskabidea behar bezela beteta, jagokon dokumentazinoagaz batera, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan edo Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan aurkeztu beharko da.

Kontuak kontu, hautagaiek bete beharreko baldintzak, egonaldiaren baldintzak, hautapen erispideak eta bestelakoak, deialdian ikusi daitekez.

Eskaerak aurkezteko epea apirilak 18an zabalduko da eta maiatzaren 17an zarratu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu