Bertsolamintza jardunaldiak hasiko dira maiatzaren 2an
2019-04-16 13:35 BertsolaritzeaIruñean, Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Amasa-Villabonan antolatu ditue saioak.
Ertz ugaritatik begiratuko deutsie bertsolaritzeari, Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako Bertsolamintza jardunaldietan. Gaur egungo bertsogintzaz gogoetea egitea, jokera barriak aztertzea, protagonisten esperientziak ezagutzea eta ekarpenak jasotea izango da asmoa. Maiatzaren 2tik bagilaren 1era bitartean, bost saio egingo ditue, doban, baina izena emon behar da.
Lehenengo lau saioetan berbaldiak eta mahai-inguruak egingo ditue. Maiatzaren 22ko Bilboko saioan mahai-ingurua baino ez dabe egingo. Bosgarren saioa, Amasa-Villabonakoa, luzeagoa izango da, goizeko 09:00etan hasi eta eguerdira arte. Jardunaldiak biribiltzeko erabiliko dabe bagilaren 1eko azken hitzordu hori, ondorioak ateratzeko.
Berbaldi eta mahai-inguruetan parte hartuko dabenen artean, bertsolari ezagunak eta bertsolaritzan bestelako zereginetan ibilten diranak dagoz. Amaia Agirre, Amets Arzallus, Asier Galarza, Eli Pagola, Joanes Illarregi, Jokin Bergara, Maider Arregi, Maite Berriozabal, Miren Artetxe, Sustrai Colina eta Xabier Aierdi aitatu ditu Mintzolak.
Hizkuntzea, bertsotarako gaiak, transgresinoa, feminismoa, gazteak eta eretxi publikoa jorratuko ditue, batez be, aurtengo jardunaldietan. Aurretik, 1994, 2002, 2005 eta 2011n egin ziran Bertsolamintza jardunaldiak.
2019ko jardunaldietako egutegia hau da:
- Maiatzak 2, Iruñeko Zaldiko Maldikon. Sustrai Colina eta Amaia Agirre. Moderatzailea, Saioa Alkaiza.
- Maiatzak 16, Senpereko Larraldea etxean. Amets Arzallus eta Miren Artetxe. Moderatzailea, Xumai Murua.
- Maiatzak 22, Bilboko Bira gunean. Bertsolari gazteek zer berri? mahai-ingurua, Ane Zuazubiskar moderatzaile dala. Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Maider Arregi.
- Maiatzak 23, Gasteizko Amaia Zentroan. Maite Berriozabal eta Xabier Aierdi. Moderatzailea, Ainhoa Aizpurua.
- Bagilak 1, Villabonako Subijana etxean. Ondorioak ateratzeko saio luzea.
Argibide gehiago eta izena emoteko bidea, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!