Andoni Goitiak irabazi dau VIII. Txinparta Txapelketea

Bizkaie! 2019-04-15 12:16   Bertsolaritzea

Oñatin jokatu zan finala, zapatuan.

Argazkia: Goiena | Ikusi handiago | Argazki originala

Giro ederrean egin zan Txinparta Bertsolari Txapelketako finala zapatuan, Oñatiko Gaztelekuan. Aurretik jokatutako kanporaketa bietako sei bertsolari onenak igon ziran oholtzara: Urko Egaña, Urko Arregi, Joseba Lasagabaster, Egoitz Aizpuru, Beñat Alberdi eta Andoni Goitia. Aurkezlea Mirari Sagarzazu izan zan, eta publikoaren eta agertokiaren arteko loturea egin eban Egoitz Atxagak, jenteak gaiak proponidu zituanean.

Izan be, bertsozaleek aukera ona izan dabe euren gustuko gaiak txapelketan erabili daitezan. Batetik, Oñatiko hainbat gunetan kutxak ipini zituen antolatzaileek, jentearen proposamenak jasoteko; bestetik, finalean bertan publikoaren iradokizunak entzun zituen.

Kontuak kontu, buruz burukora Joseba Lasagabaster eta Andoni Goitia heldu ziran. Azken horrek jantzi eban txapela. Txinparta Txapelketea irabazten dauen bigarren aldia da, 2014an be bera izan zan onena.

Andoni Goitia irabazlearen eta Joseba Lasagabaster bigarrenaren atzetik, Urko Egaña izan zan hirugarren, Egoitz Aizpuru laugarren, Urko Arregi bosgarren eta Beñat Alberdi seigarren.

Txinparta edo Oñatiko Txapelketea ez da urtero jokatzen. 1965ean antolatu eben lehenengo edizinoa, eta aurtengoa zortzigarrena baino ez da izan. Honen aurrekoa, 2014koa, Andoni Goitiak irabazi eban, eta 2012koa Maider Arregik. 2008an Joseba Lasagabasterrek jantzi eban txapela, 2007an Josu Igartuak. Lehenengo hiru edizinoak 1960ko hamarkadan izan ziran. Rufino Alkortak eta Andres Kortabarriak irabazi eben, honek bi bidar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu