Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak lau proiektu bideratuko ditue

Bizkaie! 2019-04-15 08:02   Euskerea berbagai

Erakunde bien arteko 2019ko hitzarmena sinatu dabe.

Ana Ollo eta Andres Urrutia (argazkia: Euskaltzaindia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Ana Ollo Hualde Nafarroako Gobernuko kontseilariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak 2019ko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Iruñean. Gobernuak 169.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Euskaltzaindiari, euskereagaz lotutako zerbitzuak eta lanak egiteagaitik.

Urtarrilaren 17an eta 18an Iruñean egin zan nazinoarteko mintegia babestea sartzen da hitzarmenaren barruan. Akademiaren mendeurrenagaitik antolatu eben topaketea, hizkuntza eskubideak gai nagusi zirala. Horrezaz gan, lau proiektu zehatz bideratuko ditu Euskaltzaindiak aurten:

-Euskal Corpus Onomastikoa.

-Onomastikari eta Toponimiari buruzko lanak.

-Jagon bilduman argitaratuko dan Euskaltzaindiaren XXIII. Jagon Jardunaldiaren argitalpena; eta Jose Agerre: Biografia de Arturo Campión liburua.

-Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketea. 

Hitzarmena barrituta, erakunde biek  euskerea normalizetako eta haren garapen, azterketa eta ikerketan alkarlanean segitzeko nahia erakutsi dabe. Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernua Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zala, 1918an. Harrezkero, bien arteko lankidetzea etenbakoa izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu