21. Korrika (X) eta (XI). Inoizkorik parte-hartzaile gehien izan da aurten

Bizkaie! 2019-04-15 12:27   Euskerea berbagai

Klika! Sistema Eragilean

Aurtengo mezuaren egileak, Maialen Lujanbiok, plazaratu dau lekukoaren barrruan sartutako testua Gasteizko Andra Txuriaren plazan; Garestik urten eta 11 egun aurrerago. Gasteizeko plazarik ezagunenean, milazak lagunen aurrean irakurri eban mezua Maialen Lujanbio bertsolari txapeldunak.

21. Korrikan eskuz esku joan dan lekukoaren barruko mezu gogoangarriak azpimarratu dau euskerea ez dala euskerearen gauzetarako aplikazinoa. Euskereak eragin behar dau herri honen Sistema Eragilean. Hori dala eta, Korrika egiten dogu, lehenetik eta gerorantz. Korrika.

Egin, eragiteko. Eragin, eginarazoteko.
Norbanakoak egin.
Herri-mobimentuek eragin.
Erakundeek eginarazo.
Egin, eragin, eginarazo...

Lujanbioren testu osoa erantsitako artxiboan.

Horren ondoren, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, Mertxe Mugikak, bota ditu AEKren izenean 21. Korrika amaituu ondorengo lehen berbak: 

Gora Korrika, Gora AEK, gora zuek!

Zorionak, eta eskerrik asko guzti-guztioi! 21. Korrika eskuz esku honaino ekarri dozuen guztioi!!! Klika egin dozuen guztioi!!! 10 egunez herriz herri ibili ondoren, heldu gara Gasteiza! Euskal Herri osoa zeharkatu dogu, ehunka mila lagun bat eginda, Klika eginda. AEK-k eta Korrikak ez genduan zuokandik gitxiago espero. Eskerrik asko!

Eskerrik asko korrika egin dozuelako, kilometroak diruz lagundu dozuezalako, Kulturala antolatu dozuelako... Eskerrik asko munduan dagoan hizkuntza baten aldeko ekitaldirik handiena martxan jarteagaitik. Batzordeetan parte hartu dozuenoi, zorionak benetan! Zorionak mila modutan parte hartuz Klika egin dozuenoi! Eta, zelan ez, AEKide guztioi: badakigu azken hilabeteotan zelako lan gehigarria egin dozuen, bai horixe!

Hemen eta holako plazan, gogora ekarri nahi ditugu aurreko Korrikatik hona galdutako AEKideak, Marian Leon eta Uxua Larretxea; eurei eskaini nahi deutsegu, zalantza barik, egin dogun lan ederra eta lortutako Kkika erraldoia!

Gaurko hau eta azken hilabeteak historikoak izan dira guretzat! Izan be, Euskal Herriak Klika egin eta konpromisoa hartu dau. Hautua egin dogu guztiok, eta ez edozein hautu: euskeraz biziteko erabagia hartu dogu!

Maialen Lujanbiok mezu eder eta mamitsuan esan bezela, Euskal Herri euskalduna nahi badogu, sistema eragilean egin behar da Klika. Eragiten daben toki guztietan klika egitea, baina, erraza bezain nekeza izan daiteke. Geuk erabagiko dogu zelan egin, hartzen doguzan konpromisoen arabera.

Gure ustez, bidea argia da: norbanakook egin, eragileek eragin eta administrazinoek eginarazo.

21. Korrikak aro barri bati emon deutso hasierea, eta aro barri horrek lan egiteko molde barria be ekarri behar dau, alkarlanean eta lidergo partekatuan oinarritua. Holan, oraindino amesak baino ez diranak egia bihurtzeko bidean jarriko doguz, hizkuntza-politikak alkarregaz eta alkarlanean adostuz, zehaztuz eta ezarriz. Urte bi barru, 22. Korrikan, oraingo Klikek zer emon daben eta zer bide egin dogun ikusteko eta baloretako aukera izango da.

Euskerea unibersala bihurtzera goaz, beraz, eta horretarako bidea zehaztuta dago: ez dakienak ikasteko klika; dakigunok erabilteko klika; eragileok antolaketan klika, eta administrazinoek erabagietan eta baliabideetan klika. Horixe da gure konpromisoa...

Klika gure aukerea, Klika AEK, Klika Korrika, klika Euskal Herri euskalduna!

Edurne Azkarate eta Aitziber Perez de Karkamo kazetariek gidatu dabe amaiera-ekitaldia. Iñaki Viñaspre Arabako bertsolari txapeldunak be igon dau oholtzara; eta VTR eta URDURI taldeek mundu osoa jantzan jarri dabe aurtengo Korrikaren abestiagaz. Horreekaz batera, Josune Fernandez jantza-txapeldunak be hartu dau parte ekitaldian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu