21. Korrika (IX). Gipuzkoan gaur, Azkoititik Oiartzunera
2019-04-12 08:18 Euskerea berbagaiTxillardegiren lobek lekukoa hartuko dabe Donostian (aurten Antiguako hizkuntzalaria omentzen dago Korrika).
Lea-Artibai atzean itxita, korrikolariak Mutrikutik sartuko dira Gipuzkoan, edizino honetan bigarrenez. Jarraian, lasterketeak kostaldea laga eta hegoalderako bidea hartuko dau, Mendaro eta Elgoibartik; eta aurreikusita dago goizeko 09:00etarako Azkoitira heltzea. Azpimarragarria da ekimenak azkoitiarren partetik jaso dauen babesa, izan be, herriko 45 eragile ezbardinek hartuko dabe parte, ibilbideak irauten dauen 8 kilometro eskasetan.
Korrikalariak kostaldera joango dira barriro be, Azpeititik eta Zestoatik, 11:30ean Zumaian egoteko. Hainbat eroaile berezi dago herriotan: Azpeitian, esaterako, Iraurgi saskibaloi taldeko maskota barriak lekukoa hartuko dau, Urgi otsoak. Bestalde, Azpeitiko eta Zestoako zaharren egoitzetako kide bik be parte hartuko dabe.
Urola Kosta eskualdean, Zumaitik Getariara, Zarautzera ondoren eta, azkenik, Oriora. Eguerdiko 14:00ak izango dira dagoeneko.
Hurrengo mugarriak Usurbilen eta Lasarten dagoz eta horreek pasauta, arratsaldeko 16:50ean, 21. Korrika Donostian sartuko da: Antigua, Gros, Alde Zaharra, Amara... 5 orduz, tropelak Gipuzkoako uriburuko kaleak alaitu ditu. Une hunkigarriak be biziko dira bertan, adibidez, Txillardegiren lobek lekukoa hartuko dabenean (gogoratu aurtengo edizinoa Antiguako hizkuntzalaria omentzen dagoala).
Iluntzeko 21:00etan, Altzatik ibili ostean, Pasai Antxorako bidea segiduko dau karabaneak. Ondoren, Trintxerpen sartuko da, Bidebietatik. San Pedrotik Pasai Donibanerako zeharkalea barkoz egingo dau; eta, ondoren, Oarsoaldeko ibilbideagaz jarraitzeko, Lezora helduko diraa. Hamaikak aldera lekukoa Oreretan egongo da (hemen, erretiratuek pensino duinak aldarrikatu ditue, udaletxerako bidean); eta gauerdirako Oiartzunen sartuko da, Arraguatik. Azken herri honetan, Ugaldetxo auzoan, kilometro berezia egingo dabe Ar Redadeg ekimeneko lagunek (bretoieraren aldeko lasterketea da).
Hernanirako bidean harrapatuko ditue apirilaren 13aren lehenengo orduek korrikalariak eta furgonetea. Hernanitik Urnietara joango dira; eta 02:30ak aldera, etapa honetako azken mugarria joko dabe: Andoain.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!