Argentinan udea pasetako aukerea Euskal Herriko hiru gazterentzat

Bizkaie! 2019-04-12 08:12   Euskaldunak munduan

Anima zaitez! egitasmoaren laugarren edizinoa da.

Igazko parte-hartzaileak, Villa Marian (argazkia: 'Anima zaitez!') | Ikusi handiago | Argazki originala

Argentinako Cordoba probintziako Villa Maria uriko Euzko Etxeak laugarren urtez antolatu dau Anima zaitez! programea, Euskal Herriko gazteak eurenera joan daitezan, Euskalkultura atariak zabaldu dauenez. Alkartruke polita sortzeko modua emoten dau ekimen horrek, euskal-argentinarren eta euskal herritarren artean, kulturea eta euskerea bitarteko dala.

Garagarrilaren 5etik 21era egingo dabe aukeratutako hiru gazteek egonaldia Villa Marian, hau da, aste bi inguru. 21 eta 30 urte bitarteko gazteen bila dabiz, eta interesa daukienek orain aurkeztu leikie hautagaitzea, maiatzaren 5era arte.

Argentinan dagozan bitartean, euskal kultureagaz lotutako gaiak (jantzea, gastronomia eta musikea) eta euskerea erakutsiko deutsiez hangoei. Hortaz, alor horreetatik gitxienez bi ezagutu beharko ditue aukeratuek, titulazinorik eskatuko ez dan arren. Izena emoteko argibideak hemen.

Villa Mariako Euzko Etxekoek hiru lagun aukeratuko ditue hautagai guztien artean. Argentinara joan-etorria gazteek eurek pagau beharko dabe, baina egonaldiko gastuak Euzko Etxeko bazkideen kontura izango dira, ostatua tartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa