'Conociendo a Astrid'

Karolina Almagia 2019-04-11 09:47   Zinema kritikak

Melodramatik iges egiten dau eta emakumezko nerabe baten burrukea erakusten deusku epika barik.

- Zuzendaria: Pernille Fischer Christensen.

- Gidoia: Kim Fupz Aakeson, Pernille Fischer Christensen.

- Aktoreak: Alba August, Trine Dyrholm, Björn Gustafsson, Magnus Krepper, Maria Bonnevie, Henrik Rafaelsen, Liv LeMoyne...

- Generoa: Biopic, literaturea.

- Iraupena: 123 min.

- Herrialdea: Suedia.

- Balorazinoa: 4/5

Unga Astridek Pipi Kaltzaluze personaia ospetsua sortu eban idazlearen bizitzea, edo bizitzearen parte bat, zehatzago esanda, kontetan deusku.

Astrid Anna Emilia Ericsson Suediako Hegoaldeko baserri batean jaio zan, 1907an. Bere aita eleizako sakristaua zan eta bere ama oso zorrotza eta fededuna. Astrid, ostera, espiritu libre bat izan zan txikitatik. Hain librea zan ze amorante bat izan eban eta ezkonbako ama bihurtu zan XX. mendearen hasieran. Baina prezio handia ordaindu behar izan eban: herritik joan behar izan eban eta umea beste emakume bati itxi behar izan eutson, gordeka. Independente biziteko eta semea berreskuratu ahal izateko gorriak pasau zituan Astrid gazteak.

Idazlearen urte horreetan jarten dau zuzendariak begiradea; eta, egia esan, gehiago jakiteko gogoz geratzen gara: zelan garatu zan idazlearen ibilbidea? Noiz etorri jakon erantzun ona? Zelan sortu eban Pipiren personaia? Seme-alaba gehiago izan zituan?

Horrek ez dau esan nahi filmak ez dauela interesik, nahiz eta luzeegia egiten dan amaiera aldean. Melodramatik iges egiten dau eta emakumezko nerabe baten burrukea erakusten deusku epika barik. Ganera, Alba Augusten (Bill August zuzendariaren alabea) lana bikaina da eta personaiak eskatzen dauen indarra dakar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu