Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Bizkaie! 2019-04-10 08:12   Bertsolaritzea

Udagoieneko Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen fasea izango da.

Antolatzaileak eta parte-hartzaileak (argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Gipuzkoako Bertsozale Alkartearen arabera, sailkapen fase hutsa baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Izan be, gaur egun bertsolaritzeak herrialde haretan dauen osasunaren erakusgarri da: besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dogun emonkortasunaren erakusle, dinoe Alkartekoek.

Maiatzaren 4an hasi eta hil horren 25era arte, hamalau saio jokatuko dira. 84 bertsolarik hartuko dabe parte, eta horreei laguntzen, 15 gai jartzaile, 18 epaile eta hiru idazkari, antolakuntzan dabizan guztiak ahaztu barik.

Asko dira 84 bertsolari, baina udagoienean hasiko dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko txartelak be asko dira, 34 hain zuzen. Moltso bitan banatuko ditue bertsolari guztiak, eta zazpina saio jokatuko dira bakotxean. Puntuazinoak batuta, moltso bakotxeko 17 onenak egongo dira uda osteko txapelketan. Aurrez sailkatuta dagozan 14 bertsolariei batuko jakez. Hortaz, 48 lagunek kantauko dabe Gipuzkoako Txapelketan.

Maiatzeko Gipuzkoa Bertsotan fasean, txapelketan lehenengo aldiz kantauko daben bertsolari gazte ugarik emon dabe izena, Gipuzkoako Bertsozale Alkarteko Saroi Jauregik azaldu dauenez. Horrezaz gan, aspaldi lehiaketan ibili bako batzuk be bueltan izango dira. Bertsolarien zerrendea, A eta B moltsoetan banatuta, hemen.

Gipuzkoa Bertsotan-saioak

Maiatzak 4: Asteasu eta Idiazabal.

Maiatzak 5: Anoeta eta Orio.

Maiatzak 11: Mutriku eta Berastegi.

Maiatzak 12: Altzo eta Lezo.

Maiatzak 18: Zizurkil eta Aretxabaleta.

Maiatzak 19: Errezil eta Legorreta.

Maiatzak 25: Bergara eta Donostia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu