Pou anaiak Norvegiako lei baltzatan

Bizkaie! 2019-04-09 08:23   Euskaldunak munduan

Egongo da astia deskantsurako nagusiak garenean.

Eskalada librean emon ditue martiko egun batzuk Rjukaneko izotz plakatan. Katu-oinak eta magnesioa etxean itxi eta kranpoiak eta pioleta hartu ditue orain poutarrek. -3º y -10º graduko tenperaturakaz, Mallorcako Tomeu Rubí, Carles Mesquida eta Toni Ferrandogaz batera, makinatxu bat eskalada egin ditu, berbarako, Rjukanfossen WI4, Trappfoss WI4, Vemorkbrufoss Vest WI5,
SabotorfossenWI5, Topp WI5, De Kaller Meg Fjard M7-, Tipp WI5, Zendium M7, Fyrstikka WI5, Bored to the Extreme M9; baina ederrenetakoa eta gatxenetakoa dan Juvsoila WI6, bidea be egin dabe.

Kirol eskaladarako Krokan ingurunea nabarmendu dabe anaiek eta Upper Gorge, barriz, eskalada luzeago eta alpinoagoetarako.

Urtea ez da amaitu eta Marokoko Atlas, Andes eta Himalaya zain dagoz: Egongo da astia deskantsurako nagusiak garenean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu