Bide barriak zabaldu ditu Loraldia Festibalak

Bizkaie! 2019-04-08 08:04   Kulturea

Bilbo ardatz, beste euskal uriburuetara heldu da aurten.

Mikel Lertxundiren eskultura baten alboan egindako 'performance'-a (argazkia: Loraldia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Kultura garaikideari lekua egin eta sortzaile barritzaileak bultzatzeko asmoz egin dabe 5. Loraldia martian eta apirilaren hasieran. Beste behin, Bilbo euskal kulturearen gune erreferentzial bihurtu nahi izan dabe antolatzaileek. Ohar baten bidez zabaldutako balorazinoan adierazo dabenez, helburu hori bete ez eze, mugak apurtu ditu aurtengo edizinoak.

Batetik, muga geografikoak apurtu ditu Loraldiak. Festibalaren ekimenez sortutako Kalaportu sentikaria, Joseba Sarrionandiaren unibersoan oinarritua, Euskal Herriko beste uriburu batzuetara heldu da. Bilboko estreinaldiaren ostean, Gasteiz, Baiona, Donostia eta Iruñera be salto egin dau.

Sormenaren mugak be gainditu ditu Loraldiak, artistak ausartak izan dira eta bide barriak zabaldu ditue, antolatzaileen arabera. Maite Larbururen kontzertua izan da horren adibide: Originaltasunetik abiatuta, zelai musikal barriak konkistau ditu, dinoe Loraldikoek. Lurpekariak, Belatza eta Hibai be festibaleko oholtzan egon dira asteotan.

Kalea be hartu dau Loraldiak oraingo honetan. Mikel Lertxundiren eskulturak uriko zazpi txokotan ipini ditue. Erronka ez zan makala, eta bete-betean asmau dogu. Euskerearen historia jantzearen bidez eta berba barik azaltzeko ahalegina be ontzat jo dabe Loraldikoek, eta abangoardiako arteei jagokenez, Txakur Gorriaren, Iratxe Fresnedaren eta Aneguriaren emonaldiak nabarmendu ditue.

Loraldiak begien bistan jarri ditu bere baloreak, sortzaileak erdigunera ekarri ditu, tranbian jarritako iragarki koloretsuari esker. Bazterretik bihotzera eroan dogugure kulturea, eta errail horreetatik jarraitzeko asmo tinkoa daukagu. Hori guztia alkarlanari esker lortuko dabe, komunidadea sendotuz: 1.040 lorazain dagoz, eta ikusleek agertoki gehienak bete ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu