21. Korrika (V). 1634 km inguru falta dira Gasteizera heltzeko

Bizkaie! 2019-04-08 10:29   Euskerea berbagai

Hilak 8: bosgarren etapea gaur, Bortzirietatik Lapurdira.

Domekea Iparraldean emon eta gero, Gipuzkoa zapalduko dau 21. Korrikak lehenengo aldiz. Irundik eta Hondarribitik ibili dira, goizaldeko hirurak arte. Danak agertu dira euskerearen lekukoa eroateko prest: eskolak, sindikatuak, kultur eta kirol taldeak (Hondarribiko Arraun Alkartea...).

Eta goizeko seiak aldera, barriro Lapurdin. Saratik Azkainera, Senperek, Ezpeleta, Ainhoara...

Hamaiketako ordurako Baztanen sartu dira. Amaiurren egin dabe lehen agerraldia, eta eguerdian Elizondon sartuko dira, baztandarren berotasunean. Alkarte ezbardinek eroango dabe lekukoa, enpresek... Baztanetik hegoalderako bidea hartuta, Leitzaldean sartuko dira eta pozez hartuko dabe 21. edizinoa, orain 4 urte egin eben moduan. Arratsalde girotsua izango da Leitzaldekoa, izan be, eskolatik musikaz lagundurik aterako dira umeak arratsaldeko lehen orduan ibilbidera hurreratzeko. 

Larraunera helduko dira ondoren korrikolariak eta Lekunberrin egingo dau bere agerraldi jentetsua lehenik eta behin. Ultzama, Basaburua, Odieta, Atetz, Imotz... horreetan guztietan hamaika hitzordu dago jada. Esaterako, Imozko herrietatik asaldi bi egingo ditue hiru orduko tarteagaz. Tarte horretan, Muskizko Itsasoneko alkartean batuko dira imoztarrak, afalduz indarrak hartzek. Odietarrak, barriz, Gelbentzun alkartuko dir. Eta Atetzen Aroztegiko kanpinean batuko dira ateztarrak.

Gauerdian Sakanara helduko da Korrika. Beste behin be sakandarrek gauagaz batera harrerea eginen deutsie Korrikari, Irurtzunetik sartu eta Ziorditik alde egingo dau lasterketeak, Altsasun Altsasuko Gurasoek protagonismo berezia hartuko dabelarik, Altsasukoak Aske plataformeagaz batera. Altsasuk eta Sakanak herritik kanpo diran gazteak gogoan izango ditu Korrika egun honeetan be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu