21. Korrika (III)

Bizkaie! 2019-04-06 10:27   Euskerea berbagai

Garaioan esnatu da Korrika eta asmoa da Iruñera heltzea. 

Agoitz pasauta, Korrika Iruñera helduko da, ordu biko ibilbidea egin eta gero. Olatzetik sartuko da Iruñerrian.  Goizeko zortzietan Garraldatik pasau dira korrikolariak eta Agoitz eta Mutiloa zein Arrosadia atzean itxita Iruñean dira eta herriz herri eta auzoz auzo ibiliko da, ia iluntzera arte. Iruñeko peñek, Udalak, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak, alderdi politikoek, sindikatuek, eta Iruñerriko hainbat udalek lekukoa eroango dabe, tokian tokiko Korrika batzordeakaz batera. 

Eta barriro gora, Nafarroan gora, iparralderako bidea egingo dau Korrikak. Iruñerria atzean itxi Uhartetik, eta, ondoren, Zubirirako errepidea hartuko dau. Erro gaina pasauta, Aurizberrira bajatu da, Auritz zeharkatu, eta Orreagatik aurrera Luzaidetik Iparraldera salto egingo dau.

Gaueko ordu batean Nafarroatik aterako da karabana koloretsua, lehen hiru egunetan egindako 600 kilometroak atzean itxita. Domekan, barriz, Iparraldekoen txandea izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu