'Hizkuntza indigenak Korrikan'
2019-04-04 12:05 Euskerea berbagaiApirilaren 5ean, 11:45ean eta Tuteraldean, 3 kilometro (211, 212 eta 213) egingo doguz.
Nazino Batuen Erakundeak 2019. urtea Hizkuntza Indigenen Nazinoarteko Urtea izentau dau. Testuinguru horren haritik eta 21. Korrika izango dala aprobetxauta, hizkuntza indigenen preminea eta etorkizuna aldarrikatzeko helburuagaz indar biok buztartzeko, besteak beste, ekimen hau aurrera eroango dau Garabidek honako erakundeakaz elkarlanean: UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra, PEN Kluba, Orioko Kichwa Otavalo eta Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi ekimena.
Apirilaren 5ean, ostirala, 11:45an eta Cadreitatik Alesbeserako bidean (Tuteraldean) Hizkuntza Indigenen Nazinoarteko Urtearen 3 kilometroak (211, 212 eta 213) egingo ditugu honetan gabiltzan eragile desbardinek. 'Kilometro horreetan lekukoa eroateaz gan hizkuntza indigenen aldeko aldarria egingo dogu ahalik eta modu ikusgarrienean: bertsoen, kartelen eta bestelakoen bidez Hizkuntza indigenak Korrikan leloa zabalduz. Ekimenean parte hartuko dogun guztiok, 11:00etan batuko gara 211. kilometroan eta bertan zehetasun guztiak emongo dira. Ekimenean talde esanguratsuek parte hartzea dogu helburu eta, duda barik, euskaltzale guztiok zagoze gonbidauta!!!
Bideoa ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!