Darabilbok jardueraz betetako apirila dakar

Bizkaie! 2019-04-02 09:36   Euskerea berbagai

Erabili Euskerea Bilbon lemapean, jarduerak taldeka egiten dira uriko auzoetan urte osoan, garagarrila eta abuztua kenduta.

Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektu bat da, aisialdian euskerearen erabilerea sustatzeko asmoa dauena, euskeraz egin nahi dabenentzako da.

Apirilean, hainbat lantegi eskainiko dira: gozogintzakoak, berbaldiak eta eztia probetea, Bertsotan ikasteko lantegiak, probetako saioak berbaldi eta guzti, legamiatuen eta urunezko produktuen lantegia, Korrikan parte hartzea (apirilaren 11n, igaroko da Bilbotik).

Jarduera horreetan parte hartzeko, Darabilbo webgunean emon behar da izena hemen, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jarduerak kenduta).

Bilboko Udalak, Bilboko Euskaltegien Sareagaz batera, aurten be euskeraz egiteko ekimen bat jarri dau abian: Darabilbo. Kultureagaz eta denpora libreagaz zerikusia daben jarduerak eta tailerrak dira, eta doban eskaintzen dira, denpora librean euskerea erabili daiten sustatzeko helduen artean.

Erabili Euskerea Bilbon lemapean, jarduerak taldeka egiten dira uriko auzoetan urte osoan zehar, garagarrila eta abuztua kenduta. Jarduera horreek norentzat diran: oro har, euskeraz badakiten eta denpora librean euskeraz bizi nahi dabenentzako.

Urtean zehar, era bateko eta besteko jarduera eta tailerren artean eskaintzen dira bisita gidatuak Arte Eder Museora eta Guggenheimera, Euskal Jantzak, antzerkia, garagardao, ardao, kafe eta orioa probetako saioak, kultur ibilaldiak Bilbon han eta hemen, kultur jarduerak, sukaldaritzako tailerrak, esku-lanak, argazkigintzea, norberaren burua defendidutea eta teknologia barriak. Jarduera guztiak euskeraz egingo dira.

Apirilean, hainbat lantegi eskainiko dira: gozogintzakoak, berbaldiak eta eztia probetako saioka, Bertsotan ikasteko lantegiak, berbaldiak probaketa saioakaz batera, legamiatuen eta urunezko produktuen lantegia, Korrikan parte hartzea (apirilaren 11n igaroko da Bilbotik).

Jarduera horreetan parte hartzeko, Darabilbo webgunean emon behar da izena, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jarduerak kenduta) eta euskeraz ahoz komuniketako aina jakitea: www.darabilbo.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu