Apirilaren 5ean jokatuko da 2019ko Nafarroako Eskolarteko Txapelketea
2019-04-02 08:30 Bertsolaritzea14 eta 18 urte bitarteko hamabost bertsolari gaztek hartuko dabe parte.
Datorrten barikuan, apirilaren 5ean, Arantzan jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 33. edizinoa. Arantzako eskolan izango da saioa, 18:30etik aurrera eta sartzea doban da. Ondoren, meriendea izango da, bai eta parte-hartzaileentzako egonaldia be, Arantzako aterpetxean bertan.
Amaia Lasheras (Barañain), Ane Telletxea (Lesaka), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Ekain Alegre (Altsasu), Ekhiñe Zapiain (Bera), Enma Murillo (Barañain), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Idurre Villanueva (Barañain), Iratxe Muxika (Lesaka), Lide Arrieta (Iruñea), Olatz Bados (Altsasu), Uxue Mesa (Lesaka), Xabat Illarregi (Leitza) eta Zuhara Zaratiegi (Barañain) dira Nafarroako eskolarteko txapelketako 33. edizinoan kantauko daben hamabost bertsolariak.
Josu Sanjurjok aurkeztuko dau saioa eta Saioa Mitxelena, Julen Zelaieta eta Amaia Telletxea izango dira saioko epaileak.
Parte-hartzaile guztiek honako lana egin behar dabe:
Gai orokor bati kopla edo bertso bana (gehienez 5 puntukoa).
Lau oinak emonda bertso bana.
Berba bat gaitzat hartuta kopla edo bertso bana (gehienez 5 puntukoa).
Hortik sei bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera:
Binaka, gaia emonda, bina bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emonda, hiruna kopla.
Azkenik, bertsolari bi pasauko dira buruz burukora (kartzela):
Puntu-erantzun bat.
Gaiari bertso bat.
Lan guztiak eginda puntu gehien batzen dituan bertsolariak jantziko dau aurtengo txapela. Txapelketako lehenengo sailkatu biak, ganera, bagilaren 8an Saran jokatuko dan Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari legez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!