'Coraline' nobelea euskeratu dau Julen Gabiriak

Bizkaie! 2019-03-29 10:19   Kulturea

Neil Gaiman ingelesak idatzi dau ingelesezko jatorrizko liburua.

Elkar argitaletxearen eskutik heldu da Coraline gure liburutegi eta dendetara, Neil Gaiman ingelesaren abentura eta bildurrezko nobelea. Julen Gabiria idazle bizkaitarrak itzuli dau ingelesetik euskerara. Coraline gaztea da protagonista nagusia, eta elebarria bera be gazteentzat aproposa da.

Etxe barria estreinau eta berehala, Coralinek txoko guztiak aztertu ditu. 14 ate topau ditu, eta 13 erraz zabaldu ditu. 14.a zabaltzea lortu dauenean, baina, ezusteko harrigarria topau dau: berearen bardin-bardina dan beste etxe bat, aitaren eta amaren antzeko beste guraso batzukaz. Jatekoa gozoagoa da, jostailuak ugariagoak.

Coraline beste etxe horretan geratzea nahi dabe hangoek. Zer egingo ete dau Coralinek? Misterioa, abenturea eta, batez be, bildurra topauko ditu irakurleak nobela honetan. Dave MacKeanek ingelesezko lehenengo edizinorako 2002an marraztutako ilustrazinoak be badakarz euskerazko argitalpenak.

Neil Gaiman Ingalaterran jaio zan 1960an, baina Amerikako Estadu Batuetan bizi da gaur egun. Gazte zein helduentzako nobelak, komikiak eta gidoiak idazten ditu. Coraline da euskeraz irakurri leiteken Gaimanen lehenengo elebarria, baina beste hizkuntza batzuetan oihartzun handia izan dau haren lanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu