Klika egiteko deia zabaldu dabe 21. Korrikaren aurkezpen sozialean

Bizkaie! 2019-03-29 08:42   Euskerea berbagai

Klika da hautua egitea, euskerearen aldeko hautua, konpromisoa.

Joandako zemenditik dabiz 21. Korrika herriz herri aurkezten, eta dagoeneko jakitera emon ditue lasterketearen zehetasun guztiak. Sei egun geratzen dira apirilaren 4tik 14ra euskerearen lekukoa eta aldarria Euskal Herriko bazter guztietatik eroateko; eta mugarria ospatu eta egitasmoari ondo etorria emoteko, aurkezpen soziala izan da bart Bilbon.

Ekitaldia BBK Aretoan izan da, iluntzeko 19:00etan; bertan izan dira Asier Amondo 21. Korrika arduraduna, eta Mertxe Mugika AEKren Koordinatzaile Nagusia, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek lagunduta. Eurekaz batera, 100 gonbidatu baino gehiego izan dira: euskalgintzakoak, hedabideetakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, sindikalgintzea, eragile sozialak eta hamarnaka lagun gehiago.

Ekitaldi xumea izan da, 21. Korrika Garestik abiatzeko astebete eskas falta danean. Oholtzan, Mertxe Mugikak nabarmendu dauenez, euskerearen normalizazinoa ez da etorriko norbanakoon konpromisoetatik bakarrik, normalizazinoaren ikuspegi hori gizartearen atal guztietan, modu transbersalean txertatuta baino. Asier Amondo Korrika arduradunak ondokoa adierazo dau: Klika da hautua egitea, euskerearen aldeko hautua, konpromisoa; euskerearen egoereak badauela zer hobetu ekarri dau gogora eta, beraz, gero eta beharrezkoagoa da Klika egitea.

Ane Zabala kazetari eta aktorea ibili da aurkezpen lanetan, eta Kimu txalaparta-taldearen eta Ane Artetxe arpistearen parte-hartzea be izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu