‘Euskadin kirolagaz lotutako indarkeria kudeatzeko diagnostikoa’ ezagutarazo dabe

Bizkaie! 2019-03-29 08:03   Kulturea

0 tolerantzia indarkeriazko portaeren aurrean, intensidadea edozein izanda be.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendari Jon Redondok Euskadin kirolagaz loturea dauen indarkeria modu partekatuan kudeatzeko talde-lanean egindako diagnostikoa eta proposamenak txostena aurkeztu dabe Eusko Legebiltzar-ean. Eusko Jaurlaritzeak agindu eban aitatu azterlana, 2018ko martiaren 16an Eusko Legebiltzarrak onartutako mozino bati erantzunez; horrek kiroleko indarkeriaren kontrako jardunaldi bat antolatzea eta etorkizunari begira hartu beharreko neurriak batuko zituan ondorio-txosten bat egitea eskatu jakon erakunde Betearazleari. Azterlanaren helburua da abiapuntua ezartzea, aurrerago kiroleko indarkeriaren kontrako burrukan aurrera egin ahal izateko; esangura horretan, proiektuak helburu bi ditu:

- Kirolari batutako indarkeriaren fenomenoaren diagnostikoa egitea (atentzino berezia eskainiz futbolari), arazoaren neurruia zehazten saiatuz, kirol profesionalean zein amateurrentzako kirolean, baita azalpenezko kontzeptu-marko bat be eta kirolari lotutako indarkeriaren kontra burrukatzeko jardunbide egokien katalogo bat garatuz be.

- Kirolari batutako indarkeriaren kontra burrukatzeko gomendio-proposamenak egitea hainbat eragilegaz batera.

Juan Aldaz eta Marian Izpizua UPV/EHUko irakasleek egin dabe txostena, Eusko Jaurlaritzako ordezkarien laguntzinoagaz (Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaritzea, Joko eta Ikuskizunen zuzendaritzea eta Segurtasuna koordinetako zuzendaritzea/Ertzaintzea), kirol talde profesionalak (futbol talde profesionaletako segurtasun buruak, oinarriko kirola, eskola kirola eta kirol amateurra). Horreekaz batera, hiru aldundietako kirol zuzendaritzek, Gesto Deportivo alkarteak, Euskadiko Futbol Federakundeak eta Euskadiko Futbol Arbitroen Batzordeak be lagundu dabe.


Txosten zabal honen diagnostikoa lau ardatz nagusitan oinarritzen da:

- Kiroleko indarkeriaz baino, eraso fisikoez eta ahozko erasoez berba egin beharko litzateke futbolean, profesional mailan zein oinarriko eta amateurren arteko futbolean (atzemondako kasu guztien % 95etik gora).

- Kasuen % 97an errudun izandakoak gizonak izan dira.

- Indarkeria onartzeko maila altuagoa danez kirol arloan, beste testuinguru batzuetan onartuko ez litzatekezan indarkeriak onartzen dira.

- Eremu baltz edo salatzen ez diran indarkeria-adierazpenak.

 

Zigorrak jartea

0 tolerantzia indarkeriazko portaeren aurrean, intensidadea edozein izanda be.

Sensibilizazino-programa iraunkorrak eta jarraituak denporan zehar.

Esperientziak eta ikaskuntzak konpartiduteko guneak sortzea (bottom up – foroa), indarkeriaren kontra burrukatzeko ekintza zehatzak garatzeko.

Eten bako jarraipen eta ebaluazino-sistema bat ezartzeko beharra, indarkeriaren kontrako politikak bideratu ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu