'El pozo y la pirámide', erakusketeak espazio oniriko bihurtu dau BilbaoArte

Bizkaie! 2019-03-28 13:11   Kulturea

Apirilaren 17ra arte marrazki eta eskultura erakusketa honen ateak zabalik izango dira.

2018an, zentroan bekadun izandako Álvaro Albaladejo eta Cristina Ramírezen El pozo y la pirámide erakusketea inaugurau barri dabe BilbaoArten. Fundazinoaren lantegietan produziduta eta beste sei proposamenakaz batera aurreko abenduan aukeratuta, Urazurrutia Aretoan izango dan lehen erakusketa bikotxa. Marrazketea, eskulturea eta instalazinoaren bidez, espazio oniriko eta arraro bihurtu da aretoa. El pozo y la pirámide apirilaren 17ra arte egongo da ikusgai.

Cristina Ramírez eta Álvaro Albaladejok BilbaoArte Fundazinoan egoiliar legez egindako lanen aukeraketea batzen dau. Erakusketa, Urazurrutia Aretoan dago eta Javier Sánchez Martínez da komisarioa; proposamen ezbardin biren arteko alkarrizketa legez atondu dabe, hondoan izu-bildurra eta haluzinazinoa konpartiduten ditualarik.

Izu-bildur kosmikoaren espekulazinoakaz lan egin dau Cristina Ramírezek azken urteetan, H.P. Lovecraft-ek inaugurautako genero literarioa: Genero honen ezaugarri nagusiena gizakiarentzat guztiz ulertezina dan mundu baten existentzia da. Mundu hori gure munduaren barruan kokatzean oinarritzen da Lovecraften paradoxea. Hori dala eta, Ramirezen lanetan bizi diran izakiak indar ia abstraktuak dira.

Literatureak hurreratzen dauen moduan, personaien bidez, hurreratu barik, gizakia ezabatzen dau ekuazinotik Cristinak eta paisajea eta arkitekturea dramatizetan ditu. Komikia eta ilustrazinotik edaten dauen berbakereagaz artisteak giro eta jazoeren bidez lantzen ditu obrak.

Ikuspegia bere mugetara jaurtiteko, gailuak sartzen ditu eskulturetan Álvaro Albaladejok kontzientzia-egoera asaldatuen moduko esperientziak eragiteko helburuagaz. Lanek martxan ipinten dituen haluzinazino-teknologien artean amarrua, animazinoa eta errepikapena dagoz. Era berean, itxura eta materialen ohiz kanpoko efektuak erabilten ditu. Albaladejok experientzia pertzeptiboari enbarazu egiteko espazio negatiboak erabilten ditu.

Erakusketa honetarako haluzinazinoaren isurialde geometrikoan sakontzen dauen lan bilduma bat egin dau Alvarok. Triangelua, piramidea eta obeliskoaren bidez, itxura horreek eragiten dituen tensinoak eta gatazka bisual eta espazialak ikertzen ditu.

Erakusketea ikusgai egongo da astelehenetik barikura 17:30etik 20:30era, apirilaren 17ra arte. Sartzea doban da.

 

Álvaro Albaladejo (Granada, 1983)

Granadan bizi eta bertan lan egiten dauen eskultorea. Arte Ederretan lizentziau zan Granadako Unibersidadean, Munichgo Akademie der Bildenden Künstean egonaldi bat eginez. Bere azken bakarkako erakusketen artean ondokoak dira azpimarragarrienak: FACBA proiektuaren barruan Zaida aretoan aurkeztutako El fin del universo (2018); Vueltas y penumbras (2017) PTS aretoa eta Granadako Aldundiaren Palacio de los Condes de Gabian aurkeztutako El ojo y el vértice (2016).


Cristina Ramirezek (Toledo, 1981)

Artearen Historia (Madrilgo Unibersidade Conplutensea) eta Arte Ederretako (Granadako Unibersidadea) ikasketak egin ditu. DKV-Makma marrazketa saria jaso dau, Conplutense Fundazinoaren Joven sariagaz batera eta Iniciarte programako produkzino laguntzetan hautatua da. Eslovenia (BB-Art Colony) edo Italiako (CasaFalconieri) arte egoitzetan parte hartu dau eta bere lana bakarka edo taldeka Madril, Valentzia edo Granadako aretoetan erakutsia izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu