Hilaren 27an, etxean izango dira Txikon eta lagunak
2019-03-26 12:15 Euskaldunak munduanAlex Txikonek eta Stefano Pontecorvok alkarregaz afaldu dabe.
Plazerra, benetan, Stefano Pontecorvogaz afaltzea. Bera Italiako enbajadorea da Pakistanen eta Daniele Nardi eta Tom Ballarden erreskatearen inguruan berba egiteko aukerea izan dogu, biok ala biok ibili baikara horretan gogor lanean, adierazo dau Alex Txikonek.
Orain, azken kudeaketak egin eta Islamabaden hegazkina hartzea baino ez jake falta K2 winter AlexTxikon - WinterTopAppeal espedizinoari amaierea emoteko.
Eguaztenean, hilaren 27an, etxean izango dira eta merezidu daben omenaldi-harrerea egingo jake. Hilaren 27ko ekitaldiaren barruan, berbaldi bat egongo da eta hor alpinisteak bizitakoaren barri emongo dau, nondik-norako guztiak aztertuz. Ondoren, kazetari eta babesleek galderak egin ahalko ditue, eta azkenik, hedabideek alkarrizketa personalizatuak egiteko modua izango dabe alpinista bizkaitarragaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!