'Akerbeltzen Antxumak' eta 'Miotako bidelapurrak' be hurrengo fasera
2019-03-26 08:03 BertsolaritzeaZazpi talde sailkatu dira bigarren fasera. Beraz, saio bat hiru taldekoa izango da, eta beste biak, bikoak.
Astegoienean jokatutako Bizkaiko Taldekako Txapelketako kanporaketa bi jokatu eta lehenengo fasea amaitu da (barikuan Markina-Xemeinen eta zapatuan Igorren). Markina-Xemeinen jokatutako saioan Akerbeltzen Antxumak taldeak lortu dau hurrengo faserako sailkapena eta Igorreko saioan, Miotako bidelapurrak taldeak.
Markina-Xemeinen, Larrabetzuko Itallen, Busturialdeko Dolu Gabe eta Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak batu ziran, eta giro bikainean jokatu zituen kanporaketako hiru saioak. Akerbeltzen Antxumak taldeak lortu dau hurrengo fasera sailkatzea.
Igorren, ostera, Santutxuko Otsoa & Co., Arratia eta inguruetako Aramotzetik Itxinera eta Berriz-Elorrioko Miotako bidelapularrak taldeak jokatu eben kanporaketako hirugarren saioa. Hurrengo fasean Miotako bidelapurrak taldeak kantauko dau.
Saioak ikustera jente asko batu zan.
Bigarren fasera sailkatu diran taldeak:
Durango-Iurretako Tronperrieta.
Mungiako Taket.
Wnkarteri Ezkerraldeko Far Westeko bertsolariak.
Busturialdeko Zahar-alive.
Abadiñoko Koipelustre´s.
Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak.
Berriz-Elorrioko Miotako bidelapurrak.
Bigarren fasea:
Zazpi talde sailkatu dira bigarren fasera. Beraz, saio bat hiru taldekoa izango da, eta beste biak, bikoak.
Fase hau martiaren 27tik maiatzaren 13ra izango da.
Finala, barriz, hiru talderen artean jokatuko da maiatzaren 25ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!