Euskerearen alde 30 eragile batu ditu Korrikak
2019-03-25 08:01 Euskerea berbagaiEsanetatik konpromisoetara pasauko dirala agindu dabe.
Korrikak urte birik behin euskerearen inguruan sortzen dauen olatua aprobetxau, eta Euskal Herriko eragile ugari batu ditu AEK-k Pasaiako Albaolan, normalizazinoaren aldeko konpromiso zehatzak hartzeko. Aro berriari, klika lelopean, arloz arloko aurrerapausuak batu ditue.
Konpromisoa hartu daben 30 erakundeen artean dagoz Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua, EAJ, EH Bildu, ELA, LAB, CCOO, Save the Children, Emakunde, Bilgune Feminista, EHU, Mondragon, Deustuko Unibersidadea, UEU... Ganera, AEK-k zehaztu dau zerrendea edegita dagoala, aurrerantzean bat egin nahi dabenentzat. Orain arte batu diranen zerrendea hemen.
Euskalgintzea alkarlan barriak lantzen hasi dala nabarmendu dabe Pasaiako ekitaldian, batez be Euskaraldiaren bultzadeari esker. Hori ez da nahikoa, baina: Normalizazinoa ez da etorriko soilik norbanakoon konpromisoetatik, normalizazinoaren ikuspegi hori gizartearen atal guztietan modu transbersalean txertatuta baino.
Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaileak eta Asier Amondo Korrikako arduradunak dinoe normalizazinoa ez dala helduko euskerearen alde egote hutsagaz: Orain da unea hizkuntza-politika integrala abiatzeko eta garatzeko. Hori dala eta, konpromiso zehatzak eta praktikoak hartu ditue sinatzaileek.
Ekimenaren jatorria 21. Korrika aurkezteko eragileakaz egindako aldebiko batzarretan dago. Klika kontzeptua azaltzen ibili dira Mugika eta Amondo azken hilabeteotan, eta oso jarrera ona topau dabela dinoe: Guztiek erakutsi deuskue euskerearen aldeko konpromisoak hartzeko prest dagozala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!