Total Food, hemen da negozio lokalak sustatzen dituan turismo modu barria
2019-03-21 10:16 Jan edanakTurismoa egiteko eredu tradizionala hilten dago.
Azken garaian bidaiak antolatzeko lehenengo aukerea beti izan dira bidaia-agentziak; enpresok bidaiak antolatzen ditue, hau da, lehendik hautatutako helbidean dagozan hotelak, jarduerak eta jatetxeak eskaintzen deutsoz bezeroari eta erosleek nahiago dabena hautatzen dabe. Bidaia-agentzia tradizionalek komisino baten truke lan egiten dabe eta azkenean bidaiariak dira komisino hori ordaintzen dabenak.
Horregaitik denporearen poderioz agertzen joan dira turismoa egiteko alternatiba barriak, berbarako, bidaiariak berak bere etxetik oporrak antolatzea, hau da, lehen agentziek egiten eben lana norberak egitea. Enpresa ekintzaile batzuk posible egiten dabe turismoa egiteko modu barri hau euren webguneen bitartez. Ganera, enpresa horreek ez deutsee komisinorik kobretan bidaiariei. Enpresok euren webguneetan publikautako hotel eta jatetxeei kobretan deutsee komisinoak. Honi esker, bezeroek oporrak osorik antolatu leikiez eta bidaiak merkeagoak izaten dira ez deutselako komisinorik ordaindu behar bidaia-agentziei. Ganera, webgune horretan publikautako hotel eta jatetxe ia guztiak negozio lokalak dira eta turismoa egiteko modu barri honetaz etekinak ateraten ditue.
TotalFood
Euskadi Espainiako jentearentzat eta atzerritarrentzat modan dagoan leku turistikoa da. Turismoa egiten datozen personen igoera honek eragiten dau sektoreari lotutako enpresa barri asko agertzen hasi dirala; horreetako bat TotalFood da. Euskal enpresa honek teknologiaren bitartez leku desbardineko hotelak, jatetxeak, interes puntuak eta uriak bateratzen ditu bidaiatzeko modu barri baten bidez. TotalFood-i esker bakotxak bere bidaia goitik behera antolatu leike eta joanaldi bat antolatzearen truke komisino bat eroaten daben bitartekariak kanporatzen ditu. Bere webgunea dauela oso gitxi eguneratu dabe eta diseinu barria emon deutse. Sektore turistikoko enpresa txiki eta ertainak hazten laguntzen ditu bere webgunean eta app-ean promozionetan ditualako.
Enpresa barri honi esker bidaia osoa antolatu zeinke etxetik, berbarako, Bilboko hotel batean lo egingo dozu eta egun berean Barakaldoko jatetxe batean jan. TotalFood-ek antzeko enpresakaz konparauta dauen desbardintasuna da personeak berak antolatzen dauela bere bidaia osoa etxetik eta etxean pagetan dauela, hau da, hoteletan eta jatetxeetan ez dauela ordaindu behar, etxean ordaindu dauelako bidaia hasi baino lehen. TotalFood-ek irabazten dauen komisinoa ez deutso kobretan bidaian joango dan personeari, aukeratutako hotel eta jatetxeei baino. Bidaiatzeko modelo barri hau sektore turistikoko euskal enpresarien artean indarra hartzen dago eta apustu handia egin dabe bezero gehiago erakarteko.
Enpresa hau zabalkunde prozesuan dago eta gaur egun 600 kolaboratzaile ditu Euskadin, Bartzelona eta Madrilen. Enpresa txiki eta ertainen aldeko apustua egiten dau, bere CEO Yon Berdotek adierazo dauenez, ostalaritzako enpresa txiki eta ertainei garrantzia emotea oso garrantzitsua da. Berdotek esan dau
TotalFood-eko zerbitzu bateratzaileak sortzen dituan sinergien ondorioz sektore turistikoko enpresa txiki eta ertainen hazkuntzea sendotzen dauela. TotalFood-eko filosofiaren gakoak etenbako barrikuntzea, ekonomia kolaboratiboa eta teknologia barrien erabilerea dira.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!