Zahar-alive eta Koipelustre's hurrengo fasean izango dira
2019-03-20 08:57 BertsolaritzeaErrigoitin eta Gernika-Lumon jokatu dira Bizkaiko Taldekakoaren kanporaketak.
Busturialdera heldu da astegoienean Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketea: Errigoitin jokatu zan saioa barikuan, eta Gernika-Lumon domekan. Zahar-alive eta Koipelustre's izan dira irabazleak, hurranez hurran. Hortaz, horreek biak hurrengo kanporaketan ikusiko doguz.
Errigoitin, Arrigorriagako Estropozu eta Lekeitioko Poto taldeek kantau eben, Busturialdeko Zahar-alivegaz batera. Ohiko moduan, giro umoretsu eta informalean kantau zituen bertsoak, beste txapelketetan ikusten ez diran ariketa ugarigaz.
Domekan, Gernika-Lumon, Busturialdeko talde bik kantau eben: Itsosupetekuek eta Punta Batekoak. Irabazi, baina, kanpotik etorren taldeak egin eban, Abadiñoko Koipelustre'sek hain zuzen. Kasu horretan be, umorea izan zan nagusi. Taldekako txapelketearen ezaugarrietako bat da saioak leku bakarrean ez egitea, eta kasu honetan be, Gernika-Lumoko hainbat taberna eta gunetan ibili ziran bertsolariak.
Kanporaketen fasean, saio bi baino ez dira geratzen jokatzeko. Lehenengoa barikuan, hilak 22, egingo dabe, Markina-Xemeinen. Itallen, Akerbeltzen antxumak eta Dolu gabe izango dira parte-hartzaileak. Bestetik, zapatuan, Igorrera helduko da txapelketea. Otsoa & Co., Aramotzetik Itxinera eta Miotako bidelapurrak izango dira lehian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!