Iñaki Viñasprek irabazi dau azken finalaurrekoa
2019-03-20 08:08 BertsolaritzeaMartiaren 30eko finalean kantauko dauen seikotea erabagita dago.
Dulantzin jokatu zan, zapatuan, Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Iñaki Viñasprek irabazi eban 100 ikus-entzuleren aurrean jokatutako saioa, epaileek emondako 330,5 puntuei esker. Bigarren lekuan Oihane Perea geratu zan, 325,5egaz. Hirugarren Aroa Arrizubieta izan zan, 323 puntu batuta. Horreek hirurek finalean kantauko dabe.
Atzerago geratu ziran Paula Amilburu (314 puntu), Beñat Garaio (304) eta Rikardo Gonzalez de Durana (285). Dulantziko saioko gai jartzailea Arantxa Sobrino izan zan. Bertsolariek 14 ariketa puntuagarri egin behar izan zituen, tartean bakarkako bost.
Arabako Txapelketako finala martiaren 30ean jokatuko da, Gasteizko Principal Antzokian. Finalaurrekoetako puntuazinoak eta sailkapenak aintzat hartuta, honeek sei bertsolariak egongo dira oholtzan: Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa. Gai jartzaileak Marta Ugarte eta Oier Suarez izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!