Agur Alex Txikon - WinterTopAppel espedizinoari
2019-03-17 12:47 Euskaldunak munduanAlex Txikon eta ganerako taldekideak Behe Kanpalekuan dagoz, danak ondo.
III. Kanpalekura (7.050 m.) heldu ostean, haize gogorraren eraginez, beherantz egitea erabagi dabe. Negua amaitzeko 4 egun baino falta ez diranean, egunotako gorabeheren artean, Txikon pozik egoan aroa nahikoa ona zalako: agur bero (hotz) bat Chogori edo K2 legez ezaguna dan mendiko 2. Kanpalekutik, 6.500 metro inguruan. Goizeko 10:00etan hasi gara igoten haizeak ez baitigu lehenago lanean hasteko aukerarik emon. Ondorioz, berau lasaitzean kranpoiak jantzi eta ordu bi eta erdian igon dogu Bigarren Kanpalekura. Aurrerantz jarraitzea zan asmoa, baina ezinezkoa egin jaku, baldintzak ez ziran onak eta III. Kanpalekura arte jarraitu badogu be, haizearen eta tenperatura hotzen eraginez, espedizinoari agur esan eta beherantz hasi gara. Dagoeneko Cheppal, Pasang, Wallung eta laurok, danak ondo Behe Kanpalekura heldu gara.
Lehenago Geljen geure kideak Behe Kanpalekura itzuli behar izan dau, izan be, gaua txarto pasau dau, mina eban sahiets aldean eta, beraz, erabagi dogu beherantz hastea geure medikuagaz eta taldekideakaz batera indarbarritzeko asmoagaz.
Negua 4 egun barru amaituko da baina K2 mendia ez da dagoan lekutik mobiduko; ahal dogunean bueltauko gara.
Daniele Nardi eta Tom Ballack
Nanga Parbaten neguko igoeran bete-betean ebizan Nardiren eta Ballacken erreskate lanetan egunak egin zituen Alex Txikonen eta taldekideek eta teleskopia erabilita Alex Txikonek Mummery bidean ikusitako siluetak ziran Nardi eta Ballackenak.: Nardi eta Ballard, alpinismoaren historiaren parte izango zarie betirako.
Bien bitartean, besarkada handi bat danori!!!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!