K2ko (8.611 m.) 2. Kanpalekura bidean
2019-03-15 08:16 Euskaldunak munduan4-5 egun, besterik ez negua amaitzeko...
Alex Txikon eta beragaz doazen lau sherpak (Cheppal, Walung, Geljen, Pasang) K2 mendiko I. Kanpalekura heldu ziran bart eta gaur II. Kanpalekura heltzea dabe helburu. Haizea gogor dabil goian, baina ilusino handiagaz gagoz aurrera egiten jarraitzeko. Hemen, denda barruan, barre eta urduritasuneta duda artean, gogoan dogu oraindino Josep Sanchis geure medikuak agurtzean esan euskuna: Inor be ez litzateke hemen egon beharko K2 mendia neguan igoten lehenengoa izateko helburuagaz, baina danok egon behar zarie hemen esperientzia Itzel hau biziteko. Eskalau eta gozau....
Hur sentiduten zaituegu, indar asko emoten deuskuzue, benetan. Besarkada handi bat negu gorriko 6.050 metro honeetatik!!!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!