Bagoaz gorantz

Bizkaie! 2019-03-14 08:14   Euskaldunak munduan

Aurrerapausu bakotxean neugaz sentidu zaituet.

Heldu da eguna. Prest gagoz. K2 mendiak esperientzia bakarrak eta errepetiduezinak eskaini deuskuz... Ez dogu sekula ahaztuko hemen bizitakoa. Barritasun handiak egin ditugu aurten eta persona eta alpinista moduan asko hazi gara, baina, batez be, oso maitatuak eta babestuta sentidu izan gara. Inoizko gehien esango neuke. Hasperen eta aurrerapausu bakotxean neugaz sentidu zaituet, 30 espedizino baino gehiago daroadaz dagoeneko baina mendiaren inguruan sortzen dan giroak beti zur eta lur ixten nau adierazo dau Alex Txikonek.

Gaur, barikua, Cheppal, Walung, Geljen, Pasang eta neu Lehen Kanpalekura igoko gara jarraian; Feliz eta Ignacio Behe Kanpaleku Aurreratura igon dabe. Nurik ezingo dau erronkan geugaz jarraitu etxera itzuli behar izan baita azken urtekeran izandako izozte arin batzuetatik indarbarritzeko.

Mila esker gugaitik egin dozuen guztiagaitik. Geure esku dagoan guztia egingo dogu mendian gora egiteko, baina burua hotz beti jakinda geure helburua Behe Kanpalekura bueltan joatea dala, hortxe baita gailurra errealidadea bilakatzen dan momentu bakarra... Eta geure errealidadea mendiak eskaintzen deuskuzan abentura guztiak zuokazk danokaz konpartituten jarraitzea da. Mila esker, benetan, hau guztia posible egiten daben babesle eta kolaboratzaile guztiei. Mila esker alpinismoaren historiaren alde egiteagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu