Harri Berri - Oletako gurasoen euskera batzordeak irabazi dau VI. Euskerearen Ginkana

Bizkaie! 2019-03-13 13:38   Euskerea berbagai

Antolatzaileek, parte-hartzaileen izakera anitza eta erakutsitako motibazinoa azpimarratu ditue.



Donostian, Kutxa Kultur Plazan (Tabakaleran) egindako finalean, orain arteko probetan puntu gehien batu dituen lau taldeak izan dira lehian. Edurne Azkaratek gidatuta, aurtengo azken 5 probak aurrez-aurre egin behar izan ditue taldeek. Danen artean, Harri Berri - Oletako Guraso Alkarteko euskera batzordearen kideak nagusitu dira eta eurek jaso dabe sari nagusia: euskerazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.

Saria, euskera batzordearen urteko ekintzak antolatzeko erabiliko dabe irabazleek, aurreko urtean ezelako aurrekonturik barik egindakoari hauspo handia emonez. Beste talde finalistak be ez dira esku hutsik joan, izan be, danek bertako produktuakaz osotutako saskiak eta bestelako opariak jaso ditue.

Kutxa Ekoguneak sustatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinautako lehiaketea da Euskerearen Ginkana. Hile bitan, euskerea, hizkuntza-praktika ekologikoei lotutako probak gainditu behar izan ditue taldeek finalera heltzeko eta gaur jokatutako finalean be, gai horreen inguruan gehiago ikasteko aukerea izan dabe guztiek.

Antolatzaileek, parte-hartzaileen izakera anitza eta erakutsitako motibazinoa nabarmendu ditue.


VI. Euskerearen Ginkana

Lehiaketearen seigarren edizino honetan finalista izan dira. Gasteizko Amets Gaiztoak ikasle taldea, Durangoko Kurutziaga ikastolako euskera taldea, Donostiako Harri-Berri Oletako Gurasoen Euskera Batzordea eta Getariako Artzape euskera alkartea izan dira.

Lehen fasea urtarrilaren 23an hasi eben taldeek, eta bost astez, astero internet bidezko proba bat erantzun behar izan dabe.

Euskal Herriko txoko ezbardinetako 27 taldek emon dute izena aurten eta horreetatik 12, oso bardinduta heldu dira finalera. Probetan, hizkuntza praktika ekologikoei buruzko hainbat galdera erantzuteaz gan, aldarrikapen eta kale ekintza ezbardinak identifikau, hizkuntza ohiturei buruzko alkarrizketak egin eta kalera be gon dira, euskerearentzat arnasguneek daben garrantzia aldarrikatzen. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu