Xabi Igoak irabazi dau Arabako Txapelketako saioa
2019-03-11 08:49 BertsolaritzeaLegution jokatu da finalaurrekoetako faseko lehenengo kanporaketea.
Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa Legution jokatu zan, zapatuan, aretoa jentez bete-beteta egoala. Ikusmina eragin dau txapelketeak, eta bertsolariak be erantzun bikaina emoten dabiz. Finalaurrekoetan, 14 bertso puntuagarri bota behar ditu bakotxak, tartean bakarkako bost.
Zeregin horretan, Xabi Igoa izan zan abilena Legution. Epaileek 339 puntu emon eutsiezen. Manex Agirre bigarrenari, ostera, 334, eta Peru Abarrategiri 332. Atzerago ibili ziran beste hiru bertsolariak: Aitor Ugarte (310), Serapio Lopez (305,5) eta Andere Arriolabengoa (299). Gai jartzailea Oier Suarez izan zan.
Zapatuan, hilak 16, jokatuko da bigarren eta azken finalaurrekoa, Dulantzin. Hortaz, saio horretan jakingo dogu finalean kantauko dauen seikotea zein izango dan. Honeek egongo dira oholtzan: Aroa Arrizubieta, Beñat Garaio, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Paula Amilburu eta Rikardo Gonzalez de Durana. Gai jartzailea Aintzane Irazusta izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!