Lau euskera eta euskal kultura irakurle behar ditue atzerrian

Bizkaie! 2019-03-08 11:07   Euskerea berbagai

Katalunia, Italia eta AEBetako unibersidadeetan emongo ditue klaseak.

Boloniako unibersidadea 1088. urtean sortu eben | Ikusi handiago | Argazki originala

Etxepare Euskal Institutuak deialdia zabaldu dau, atzerriko unibersidadeetan euskerea eta euskal kulturea erakusteko prest dagozan lau irakurle topetako. Hautagaitzak apirilaren 7ra arte aurkeztu ahal izango ditue interesdunek.

Lau irakasle behar ditu Etxeparek, baina klaseak sei unibersidadetan emongo ditue. Irakurleetako batek Kataluniako unibersidade biren ardurea hartuko dau: Bartzelonako UAB eta UB. Beste bat Italia aldean ibiliko da, Boloniako Alma Mater Studiorum eta Veneziako Ca'Foscari unibersidadeetan. Azkenik, irakurle bana bialduko ditue Estadu Batuetako Chicagoko Unibersidadera eta Kaliforniako Santa Barbarako UCSBra.

Danen artean, Chicagoko deialdia da bereziena. Izan be, euskerea eta euskal kulturea ez eze, gaztelania be erakutsiko dau hango irakurleak. Hortaz, hizkuntza bietan trebakuntzea euki beharko dabe hautagaiek. Ganera, Etxeparera ez eze, Chicagoko zentrora bertara be eskabidea bialdu beharko dabe (helbide honetan, #04076 erreferentzia aukeratuta).

Postuetako bat eskuratu nahi dabenek hainbat baldintza bete beharko ditue. Euskeraz ondo jakin eta EGA titulua atera ez eze, unibersidadeko gradua euki beharko dabe. Hizkuntzeagaz lotutako ikasketak edo 4. Hizkuntza Eskakizuna daukienek lehentasuna izango dabe. Bartzelonan, katalunierako B2 mailea eskatuko dabe, Italian gauza bera italieraz, Santa Barbaran ingeleseko C1, eta Chicagon C2.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu