Mummery bidean ikusitako siluetak Nardi eta Ballard ete diran ikertu behar da orain

Bizkaie! 2019-03-08 08:25   Euskaldunak munduan

Alex Txikonek be Nanga Parbaten jarraituko dau.

Ali Sadpara Nanga Parbateko Beko Kanpalekuan, prismatikoakaz tontorrera begituten. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bart helikopetroek ezin izan eben hegaz egin kontu militarretan ebizalako baina gaur izan daiteke eguna. Alex Txikonek be Nanga Parbaten jarraituko dau atzo aurreratu arren K2ko Behe Kanpalekura bueltan joiazala; antza, Txikonek Parbaten jarraitzea gura dabe.

Ustez, Alex Txikon, Rahmat Ullah Baig eta Rahmat dira erreskate lanetan jarraituko dabenak. Txikonek adierazo dauenez, ez gara aurreikusitako epean itzuliko K2 mendiko Behe Kanpalekura, orain, hemen behar gaituelako; ondoren, Skardura abiatuko gara, bertatik K2ra itzuli ahal izateko

Bien bitartean, Daniele Nardi eta Tom Ballard Nanga Parbaten galduta dagoz joandako zezeilaren 24tik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu