'Can You Ever Forgive Me?'

Karolina Almagia 2019-03-06 09:27   Zinema kritikak

Marielle Heller zuzendariak lan ona egin dau kamerearen atzean.

- Zuzendaria: Marielle Heller.

- Gidoia: Nicole Holofcener, Jeff Whitty (Memoriak: Lee Israel).

- Musikea: Nate Heller.

Aktoreak: Melissa McCarthy, Richard E. Grant, Julie Ann Emery, Jane Curtin, Anna Deavere Smith.

- Produktora: Fox Searchlight.

- Generoa: biografia, dramea.

- Iraupena: 107 min.

- Herrialdea: Estadu Batuak.

- Balorazinoa: 3/5


Lee Israel biografiak idazten zituan idazle amerikar bat izan zan. Alkoholduna eta izakera gatx eta gogorrekoa, diru arazoak izan zituan eta aurrera ateratzeko, idazle ospetsuen antxinako gutunak faltsutzera ekin eutson. Bere lagun eta laguntzaile bakarra Jack izeneko galtzaile homosexual bat zan. Hil baino lehen, Leek bere memoriak idatzi zituan Can You Ever Forgive Me? (Parkatuko deustazu inoiz?) eta horretan oinarritu da film hau.

Pelikulan irakurleen erantzun handiko New Yorkeko idazleen munduaz barre egiten da eta editoreak zirikatzen ditu, umorea erabiliz. Baina historia tristeegia da komedia bat izateko eta Lee Israelen bizitza petralak izozten deusku irribarrea. Beti bakarrik, zikinkeriaz inguratuta, dirurik barik, edanda egun osoan... Idazten dituan biografiak ez dira saltzen, baina bai, ostera, faltsutzen dituan antxinako idazle ospetsuen gutunak eta dedikatorioak.

Marielle Heller, The Diary of a Teenage Girl (2015) filmaren zuzendariak barriro egiten dau lan on bat kamera atzean. Zer esanik ez dago protagonista bien interpretazinoak (Melissa McCarthy eta, batez be, Richard E. Grant) asko laguntzen dauela, baita ondo idatzitako gidoiak, alkarrizketa zorrotz eta garratzakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu