Alex Txikon, Félix Criado, Ali Sadpara eta Rahmat Ullah Baig Kinshofer bidean
2019-03-06 08:24 Euskaldunak munduanDaniele Nardi eta Tom Ballard Nanga Parbat mendian galduta dagoz zezeilaren 24tik.
Alex Txikon, Félix Criado, Ali Sadpara eta Rahmat Ullah Baig goizean goizetik urten dabe gaur Nanga Parbeteko (8.125 m. ) Kinshofer bidea aztertzeko, izan be, bide egokiena da igon eta beherantz egiteko, soka finkoak dagoz han eta Daniel Nardik eta Toma Ballardek beherantz egiteko erabili izatea da orain aukerea.
Atzo, barriz, Alex Txikonek, Félixek, Alik et Rahmatek ezin izan eben Hirugarren Kanpalekura igon, 300 bat metrora geratu ziran baina edur jauste arriskua handia zalako eta haize boladak oso gorrak eta hotzak, beherantz egitea erabagi eben; dronak erabili behar izan zituen inguru guztia aztertzeko. Dronak 6.500 metro inguruko altueran ibili ziran baina ez eben ezer topau, Hirugarren Kanpalekua be ez eben ikusi. Beheko Kanpalekura joan, han gaua pasau eta gaur goizean ekin deutsie barriro erreskate lanari.
WinterTopAppeal Alex Txikon
Taldeko kideak Behe Kanpaleku Aurreraturantz igon eben atzo, Bigarren Kanpalekuraino heltzeko asmoagaz, baina haize bolada gogorrakaitik, bertara heldu bai baina berehala beherantz hasi ziran. Aurrera, besarkada handi bat!!!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!