Mungiako Taket, taldekakoaren hurrengo fasera
2019-03-05 08:12 BertsolaritzeaLeioako saioan Basordako Gorringoak eta Leioatik Leiora be egon ziran.
Bizkaiko Taldekako Txapelketako kanporaketea jokatu zan barikuan Leioan. Izatez, saio hirukotxa izan zan, Leioako beste horrenbeste tabernatan. Honeek izan ziran parte-hartzaileak: Plentziako Basordako Gorringoak, Leioako Leioatik Leiora eta Mungiako Taket.
Hiru tabernatatik bitan, Taketeko bertsolariak izan ziran onenak. Lehenengo saioa Kurkudi tabernan izan zan, Taket eta Basordako Gorringoak taldeen artean. Bigarrenean, Alcalde bodegan, Leioatik Leioara eta Basordako Gorringoak egon ziran aurrez aurre. Azken saioa, Zeuek tabernearen terrazan, Leioatik Leioara eta Taketen artean jokatu zan.
Giroa bikaina izan zan hiru tabernetan. Txapelketeari jagokonez, Mungiako Taket hurrengo fasean izango da. Fase honetan, hirugarren kanporaketea martiaren 10ean jokatuko da, Portugaleten, beste hiru talde protagonista dirala: Far Westeko bertsolariak, Potojorran eta Elorri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!