Ez dabe Nardi eta Ballarden arrastorik topau
2019-03-05 09:06 Euskaldunak munduanDronak atondu eta martxan jarteko amesa dauka Ignacio de Zuloagak. Aukerarik txikiena ezin da baztertu.
Nanga Parbat
Helikopteroek 7.100 metroko altueratik, 50 bat minutuko hegaldian, Kinshofer bidea eta Mummery espoloia zehatz aztertu eta ez dabe Daniele Nardi eta Tom Ballard-en arrastorik topau. Helikopteroan joiazan Alex Txikon eta Rehmat Ullah Baig. Geroago Lehen Kanpalekuan geratu eta han batu jake Ali Sadpara.
Gaur, barriz, Alex Txikon, Felix Criado, Ali Sadpara eta Rahmat Ullah Baig Hirugarren Kanpalekura heltzeko ahaleginetan ibiliko dira. Orain 5.151 metroko altueran dagoz, Bigarren Kanpalekua atzean itxita, GPS tresneak dakarrenez.
Alex Txikon Nagba Parbateko Bigarren Kanpalekura heldu da; eguraldia ederra da, epel dago eta edur jausteen arriskua handia. Helikopteroagaz egindako hegaldian paraje guztia aztertu eta gero ekin deutsagu erreskateari mendian, 7.100 metro inguruko altuerara arte. Zoritxarrez ez dogu ezer topau, arrastorik txikiena be ez dago. Dronak atondu eta martxan jarteko amesa dauka Ignacio Zuloagak. Aukerarik txikiena ezin da baztertu.
Alex Txikon eta neguan K2 mendiaren tontorra zapaltzeko espedizinoa
Neure taldea Behe Kanpaleku Aurreratura bidean doaz. Eguraldia bidelagun izan ezkero, 2. Kanpalekura igoko dira bihar, izan be helburua aste honetan 3. kanpalekuraino ekipetea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!