Artzain Eskoleak barrikuntza pedagogiko eta metodologikoari ekin deutso
2019-03-05 08:04 Pil-pileanZortzi artzain trebatu ditu Arantzazuko Artzain Eskoleak.
Arantzazuko Eskoleak 22 urte daroaz etorkizun profesionala ardien sektorean garatu nahi daben personak prestatzen, Euskadin artzaintzea bizibarritzeko eta, aldi berean latxa ardi arrazearen iraunarazpenean lan egiteko. Artzain Eskolearen lana funtsezko estrategia da helburu horreek lortzeko eta, horregaitik, eskoleak iragarri dau datozen urte bietan salto egin gura duaela barrikuntzarantz, kalidadezko prestakuntzea garatzeko. Horretarako, prestakuntza eskaintza barritu eta hobetuko dau, erreforma metodologiko eta pedagogikoa eginez, datozen ikasturteetan eduki eta material barriak sartuz.
2018/2019 ikasturteko ikasleen profila
Ikasturte hau amaitu daben 8 ikasleak 40 urtetik beherakoak dira guztiak, eta erdiek dagoeneko artaldea dabe; datu horrek bermatzen dau beste urte bat egin izana sektorean belaunaldien arteko erreleboa izan daiten.
Artzain barrien jatorriari jagokenez, 5 Bizkaian bizi dira, 2 Gipuzkoan, eta bat Nafarroatik etorri da.
Artzainen azken promozino honegaz, dagoeneko 278 lagun trebatu ditue 22 urteetan Artzain Eskolan. Diplomautako lagunen % 79 gizonak dira, eta % 21 emakumeak.
Urtero ikasle gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak dira gehienbat, % 70 (42 lagun Arabatik, 52 Bizkaitik eta 100 Gipuzkoatik), % 15 Nafarroako Foru Erkidegotik etorri dira, eta beste % 15 gazte atzerritik (% 9) edo beste erkidego autonomo batzuetatik (% 6).
Ikasturtearen ezaugarriak
Egunotan amaitu dan ikasturtea 2018ko urrian hasi zan, eta bost hilebeteko iraupena izan dau, guztira 839 ordugaz. Ikasturteko zatirik handiena, 523 ordu, baserriari buruzko ezagutzan oinarritutako modulu teorikoak eskaintzeko izan da; artaldearen elikadurea, ugalketea, osasuna eta gobernetea; eta esnea eraldatzeko eta amaierako produktua komerzializetako prozesua. Teoriaz gan, ikasleek 274 ordu emon dituen artzain profesionalen baserri edo ustiategietan praktikak egiten, eta enpresa proiektu bat landu dabe, epaimahai baten aurrean defendiduteko.
Omenduak
Artzain barriei diplomak emon ondoren, Oñatiko Madina baserriko Maximo Zumalde eta Arantxa Lasagabaster artzainak omendu ditue, Artzain Eskoleagaz lankidetzan ibilteko beti erakutsi daben adoreagaitik, eta Sustraia telebistako programea be omendu dabe, urte honeetan guztietan eskolako lanari eta artzaintzeari emondako tarteagaitik.
Ganera, aitamen berezia jaso dau Joni Lopez ikasle ohiak, oraintsu hil barri dan kanariar artzainak.
Maximo Zumalde eta Arantxa Lasagabaster artzainak
Maximo Zumalde eta Arantxa Lasagabaster artzainak Oñatiko Araotz auzoko Madina baserriko senar-emazte artzainak dira. Orain, Artzain Eskoleak omenaldia egin nahi izan deutse, aspaldi eskoleagaz daben harreman beroagatiik. Senar-emazteak beti agertu dira prest Artzain Eskoleari laguntzeko, eta euren baserrian ikasle ugari hartu ditue praktikak egin deiezan.
Sustraia telebistako programea
Artzain Eskoleak SUustraia telebista programako talde osoa omendu nahi izan dau, eskolearen garapenari, sortu zanetik, emon deutson tarteagaitik. Erreportajeen bitartez, programeak artzaintzearen munduaren alde egindako lana ezagutarazo deutso gizarteari, baita Artzain Eskolan prestatu eta gero sektore horretan dabizen ikasleen proiektuak be.
Joni Lopez
Joni Lopez, eskolako ikasle ohia, joan dan irailean hil zan, Kanaria Handira 20 euskal artzain gaztek Kanaria Handira egin eben bisita baten anfitrioia izan eta gero, bertan bizi baitzan. Joni Lopezek artzaintzearen kulturea bultzatu eban jaioterrian, Santa Lucia de Tirajanan, eta Artzain Eskolan trebatu zan 2012-2013 ikasturtean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!