Txikon, Criado, Zuloaga, Sánchis eta Rahmat Ullah Baig Nanga Parbatera bidean Nardi eta Tom Ballarden bila
2019-03-04 07:55 Euskaldunak munduanGaur 07:45ean abiatu dira helikopteroak Skardutik.
Atzo be helikopteroek ahalegina egin eben Sakardura heltzeko baina atzera bueltea hartu behar izan eben eguraldi txarragaitik.
Orain astebete baino gehiago desagertu ziran mendian, neguko espedizinoan dabizen Daniele Nardi eta Tom Ballard. Egoeraz jaubetuta, Alex Txikon bizkaitarra, bere espedizinoan etena egin eta lagunen bila joan da, gorabehera handiak tarteko. Félix Criado, Ignacio de Zuloaga, Josep Sánchis medikua eta Rahmat Ullah Baig alpinista pakistandarra dagoz bilaketa lanetan, azken hori Nardiren espedizinokoa da eta ondo daki ze bide hartu eben Nardik eta Ballardek.
Daniele Nardi eta Tom Ballard
Kontua da ze Paiju eta Concordia artean behelaino zarratua dagoala eta edurra be bota eta bota dagoala.
Bien bitartean, Nardi eta Ballarden lagunek crowdfunding kanpaineari ekin deutsie; 150.000€ eskatu eta dagoeneko 120.000€ baino gehiago eskuratu ditue.
Helikopteroagaz izan ditue arazorik handienak, izan be, hango militarren kontrolpean dagoz; batek bakarrik ezin dau hegaz egin, seguridade eta erreskate kontuakaitik, helikoptero bi joatea nahitaezkoa da eta eguraldiak be ez dau laguntzen; hor izan dira gorabeherak, arazo administratiboakaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!